Logoa

La Caixaren aurkako erasoa: etxean dira kaltetu guztiak

 Arrasate La Caixaren bulegoaren kontra egindako erasoaren ondoren, apurka-apurka normaltasunera bueltatzen ari dira arrasatearrak. Zapatu goizaldeaz geroztik Hotel Mondragonen egon diren bizilagun guztiak itzuli dira euren etxeetara. Kea arnastuta, ospitalera eraman behar izan zuten 79 urteko gizonezkoaren osasun egoerak ere hobera egin du. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute zapatuko erasoak gaitzesteko.

Doke antzerki taldearen "Actto para la noche buena" antzezlana Interneten eskuragarri

 Arrasate Hego Euskal Herrian euskaraz idatzitako lehenengo antzezlana taularatu zuen Doke taldeak abenduaren 16 eta 17an. Saio horietako bat bideoz grabatu zuten eta bideo hori ikusteko aukera dago orain Internet bidez. Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioaren webgunean jarri dute bideoa, nahi dutenek antzezlana ikus dezaten.

Monterron itxiko dute bizpahiru astez

 Arrasate Datorren astean bertan joango dira frantziskotarren egoitza eraberritura Udaleko euskara, hezkuntza eta kultura zerbitzuetako langileak. Urtarrilaren 22an, berriz, Monterron itxi egingo dute, liburuak eta gainerako materiala kultur etxe berrira eramateko.

Ointxe saskibaloi taldekoek lokal berria dute

 Arrasate

Ointxe saskibaloi taldekoek lokal berria dute

Ointxe saskibaloi taldeko kideak indartsu dabiltza azken aldian. Batetik euren proiektua egonkortzen duen egoitza lortzeaz gain, Junior eta Kadete mailakoen emaitza positiboak bultzada handia eman diote klubari.

Euskaldun zaharrak behar dituzte Zaharberrin

 Arrasate Euskaldun berriak zain daude euskaldun zaharren batek izena noiz emango. Egitasmoan parte hartzera animatzen direnek AED elkartera deituz edo bertara joanda eman dezakete izena.

Haurdunaldirako segurtasun uhala: harrera bikaina izan du

 Arrasate

Haurdunaldirako segurtasun uhala: harrera bikaina izan du

Urtea beteko da laster Arrasateko Udaltzaingoa haurdun dauden emakumeentzako segurtasun uhal berezia maileguan ematen hasi zenetik. Egitasmoak harrera bikaina izan du: 10 hilabetetan 50 bat emakumek erabili dute.

La Caixako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute eguenerako

 Arrasate Arrasateko Alkatetzatik dei egin diete herritarrei egueneko elkarretaratze isilean parte hartzeko. 18:30ean izango da, herriko plazan. Horrekin batera, udal talde guztiek adostutako adierazpenaren berri eman du.

Ahotsak plataformak hitzaldia eskainiko du

 Arrasate

Ahotsak plataformak hitzaldia eskainiko du

Emakume Txokoak datozen hiru hilabeteetarako makina bat ekitaldi prestatu ditu. Urtarrilaren 25ean, ostegunean, "Emakumeak batzen gaituenetik" hitzaldia eskainiko du Ahotsak plataformak. Hona hemen urtarrila, otsaila eta martxorako prestatutako ekintzak:

1.011 lagunek erabili dituzte Ibai-Artek eta Udalak subentzionatutako aparkaleku bonoak

 Arrasate Ibai-Arteko denda eta komertzioak Biteriko aparkalekuan ibilgailua ordubete doan aparkatzeko bonoak banatzen ari dira. Bono hauek, dendetan banatzen dira 10 eurotik gorako erosketak egiterakoan. Horrela, Biteri Plazan ireki den parking berriari esker, erdigunera erosketak egitera doazenek bertan lasai aparkatzeko aukera ematea gura da.

Abaroa berria, "herriari begira" egongo den eraikina

 Arrasate

Abaroa berria, "herriari begira" egongo den eraikina

Biark Studio arkitekto enpresak aurkeztu dio Udalari Abaroa berriarendako pentsatu duten diseinua eta onartu ere egin du Gobernu Batzarrak. Hori horrela, exekuzio proiektua egin eta hura onartu bezain laster has daitezke eraikitze lanak egiten.

La Caixaren aurka egindako erasoa

 Arrasate

Zapatu goizaldean, hilak 6, kale erasoak egin zituzten Arrasaten banketxeen aurka. Larriena Jokin Zaitegi plazako La Caixaren kontra aerosolez eta gasolinaz osatutako lehergai batez egindakoa izan zen. Bulegoak su hartu zuen, eta inguruko etxabeetako bizilagunak etxeetatik atera zituzten. Bizilagun guztiak ez dira etxera itzuli oraindik eta Udalak laguntzak emateko protokoloa jarri du abian.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Eztandak kaltetutako bizilagunei laguntzeko protokoloa jarri da abian

 Arrasate

Eztandak kaltetutako bizilagunei laguntzeko protokoloa jarri da abian

Zapatu goizaldean kale erasoak egin zituzten Arrasaten banketxeen aurka. Larriena Jokin Zaitegi plazako La Caixaren kontra aerosolez eta gasolinaz osatutako lehergai batez egindakoa izan zen. Bulegoak su hartu zuen, eta inguruko etxabeetako bizilagunak etxeetatik atera zituzten. Bizilagun guztiak ez dira etxera itzuli oraindik eta Udalak laguntzak emateko protokoloa jarri du abian.

Ikutixoko zabortegiaren proiektua jendaurrean ipini dute

 Arrasate Urtarrilaren 27ra arte Udaleko Hirigintza Sailean dago Ikutixon zabortegia eraikitzeko idatzi duten proiektua. Edozein herritarrek eskura dezake, irakurtzeko eta baita alegazioak aurkezteko ere.

Bilkura atentatua salatzeko

 Arrasate Herriko plazan 70 pertsona inguru batu dira, ETAk Barajasen egindako atentatua gaitzesteko. Elkarretaratzean EAJ-PNV, PSOE, EA eta EB-Berdeak taldeetako ordezkariak izan dira, besteak beste.

2007ko aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

 Arrasate Aurtengo inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Arrasateko Udaleko Kultura Sailak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 24an bukatuko da, eta saria 400 eurokoa izango da.

Txikilandiak ateak zabalik ditu haur eta gaztetxoendako

 Arrasate

Txikilandiak ateak zabalik ditu haur eta gaztetxoendako

Txikilandiako ateak zabalik daude urtarrilaren 5a bitartean. Ordutegia hauxe: goizean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara, Musakolako kiroldegian. Txatxilipurdi elkarteak antolatu du Jolas Parke erraldoi hau.

Goikobalu Abesbatzak urrezko saria eskuratu du Errenteriako txapelketan

 Arrasate

Goikobalu Abesbatzak urrezko saria eskuratu du Errenteriako txapelketan

Errenterian ospatutako Gabon kanten txapelketan primeran aritu zen Goikobalu Abesbatza. Izan ere, haurren atalean, Arrasateko Goikobalu B taldeak urrezko saria lortu du eta Goikobalu Ak brontzezkoa. Aurkeztutako gainontzeko abesbatzek maila bikaina erakutsi zuten.

Ane Miguelez arrasatearra Euskal Herriko lehen jaioberria

 Arrasate

Ane Miguelez arrasatearra Euskal Herriko lehen jaioberria

Urtarrilaren 1ean goizeko 00:45tan jaio zen Ane Miguelez Fortuna. Erditze luze eta gogor baten ostean Debagoieneko Ospitalean jaio zen hiru kilo eta 600 gramorekin eta 52 zentimetrorekin.

'Preso bat ... Gara bat' zozketako saria eman dute

 Arrasate

'Preso bat ... Gara bat' zozketako saria eman dute

Aitziber Uribetxebarria Kanpanzarko tabernako jabeari egokitu zaio saria. Kanpanzarko tabernan zegoen zenbakia saltzen eta berak erosi zuen. Abenduaren 15eko ONCEko azken lau zenbakiekin bat etorri zuen Uribetxeberriaren txartela: 7.021. Kalitatezko janari, edari eta arropa sorta handia jaso du Arrano elkartean.

Giro ederra Santamas egunean

 Arrasate

Giro ederra Santamas egunean

Kalera irten eta baserriko produktu eta giroaz gozatzeko eguna izaten da Arrasaten Santamas eguna. Gaur ere halaxe egin dute arrasatearrek, jendez beteak egon baitira goiz guztian zehar bai plaza eta baita kaleak ere.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Bertako produktuak
Etxe barruko itxierak
Gertakari eta Hondamenen kudeaketa
Okindegia
Moda eta tendentziak