Logoa

Ahotsak plataformak hitzaldia eskainiko du

 Arrasate

Ahotsak plataformak hitzaldia eskainiko du

Emakume Txokoak datozen hiru hilabeteetarako makina bat ekitaldi prestatu ditu. Urtarrilaren 25ean, ostegunean, "Emakumeak batzen gaituenetik" hitzaldia eskainiko du Ahotsak plataformak. Hona hemen urtarrila, otsaila eta martxorako prestatutako ekintzak:

1.011 lagunek erabili dituzte Ibai-Artek eta Udalak subentzionatutako aparkaleku bonoak

 Arrasate Ibai-Arteko denda eta komertzioak Biteriko aparkalekuan ibilgailua ordubete doan aparkatzeko bonoak banatzen ari dira. Bono hauek, dendetan banatzen dira 10 eurotik gorako erosketak egiterakoan. Horrela, Biteri Plazan ireki den parking berriari esker, erdigunera erosketak egitera doazenek bertan lasai aparkatzeko aukera ematea gura da.

Abaroa berria, "herriari begira" egongo den eraikina

 Arrasate

Abaroa berria, "herriari begira" egongo den eraikina

Biark Studio arkitekto enpresak aurkeztu dio Udalari Abaroa berriarendako pentsatu duten diseinua eta onartu ere egin du Gobernu Batzarrak. Hori horrela, exekuzio proiektua egin eta hura onartu bezain laster has daitezke eraikitze lanak egiten.

La Caixaren aurka egindako erasoa

 Arrasate

Zapatu goizaldean, hilak 6, kale erasoak egin zituzten Arrasaten banketxeen aurka. Larriena Jokin Zaitegi plazako La Caixaren kontra aerosolez eta gasolinaz osatutako lehergai batez egindakoa izan zen. Bulegoak su hartu zuen, eta inguruko etxabeetako bizilagunak etxeetatik atera zituzten. Bizilagun guztiak ez dira etxera itzuli oraindik eta Udalak laguntzak emateko protokoloa jarri du abian.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Eztandak kaltetutako bizilagunei laguntzeko protokoloa jarri da abian

 Arrasate

Eztandak kaltetutako bizilagunei laguntzeko protokoloa jarri da abian

Zapatu goizaldean kale erasoak egin zituzten Arrasaten banketxeen aurka. Larriena Jokin Zaitegi plazako La Caixaren kontra aerosolez eta gasolinaz osatutako lehergai batez egindakoa izan zen. Bulegoak su hartu zuen, eta inguruko etxabeetako bizilagunak etxeetatik atera zituzten. Bizilagun guztiak ez dira etxera itzuli oraindik eta Udalak laguntzak emateko protokoloa jarri du abian.

Ikutixoko zabortegiaren proiektua jendaurrean ipini dute

 Arrasate Urtarrilaren 27ra arte Udaleko Hirigintza Sailean dago Ikutixon zabortegia eraikitzeko idatzi duten proiektua. Edozein herritarrek eskura dezake, irakurtzeko eta baita alegazioak aurkezteko ere.

Bilkura atentatua salatzeko

 Arrasate Herriko plazan 70 pertsona inguru batu dira, ETAk Barajasen egindako atentatua gaitzesteko. Elkarretaratzean EAJ-PNV, PSOE, EA eta EB-Berdeak taldeetako ordezkariak izan dira, besteak beste.

2007ko aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa

 Arrasate Aurtengo inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Arrasateko Udaleko Kultura Sailak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 24an bukatuko da, eta saria 400 eurokoa izango da.

Txikilandiak ateak zabalik ditu haur eta gaztetxoendako

 Arrasate

Txikilandiak ateak zabalik ditu haur eta gaztetxoendako

Txikilandiako ateak zabalik daude urtarrilaren 5a bitartean. Ordutegia hauxe: goizean 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara, Musakolako kiroldegian. Txatxilipurdi elkarteak antolatu du Jolas Parke erraldoi hau.

Goikobalu Abesbatzak urrezko saria eskuratu du Errenteriako txapelketan

 Arrasate

Goikobalu Abesbatzak urrezko saria eskuratu du Errenteriako txapelketan

Errenterian ospatutako Gabon kanten txapelketan primeran aritu zen Goikobalu Abesbatza. Izan ere, haurren atalean, Arrasateko Goikobalu B taldeak urrezko saria lortu du eta Goikobalu Ak brontzezkoa. Aurkeztutako gainontzeko abesbatzek maila bikaina erakutsi zuten.

Ane Miguelez arrasatearra Euskal Herriko lehen jaioberria

 Arrasate

Ane Miguelez arrasatearra Euskal Herriko lehen jaioberria

Urtarrilaren 1ean goizeko 00:45tan jaio zen Ane Miguelez Fortuna. Erditze luze eta gogor baten ostean Debagoieneko Ospitalean jaio zen hiru kilo eta 600 gramorekin eta 52 zentimetrorekin.

'Preso bat ... Gara bat' zozketako saria eman dute

 Arrasate

'Preso bat ... Gara bat' zozketako saria eman dute

Aitziber Uribetxebarria Kanpanzarko tabernako jabeari egokitu zaio saria. Kanpanzarko tabernan zegoen zenbakia saltzen eta berak erosi zuen. Abenduaren 15eko ONCEko azken lau zenbakiekin bat etorri zuen Uribetxeberriaren txartela: 7.021. Kalitatezko janari, edari eta arropa sorta handia jaso du Arrano elkartean.

Giro ederra Santamas egunean

 Arrasate

Giro ederra Santamas egunean

Kalera irten eta baserriko produktu eta giroaz gozatzeko eguna izaten da Arrasaten Santamas eguna. Gaur ere halaxe egin dute arrasatearrek, jendez beteak egon baitira goiz guztian zehar bai plaza eta baita kaleak ere.

Santamasak 2006

 Arrasate

Argazkilariak: Iñaki Etxebeste eta Xabier Urtzelai.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Santamas eguneko egitaraua

 Arrasate Dagoeneko jende ugari dabil Arrasateko kaleetan Santamas egunaz gozatzen. Hemen duzue gaurko egunean egongo denaren berri.

Patxi Lopezek jende asko erakarri zuen mitinera eta protesta egitera

 Arrasate

Patxi Lopezek jende asko erakarri zuen mitinera eta protesta egitera

Atzoko, abenduaren 21eko, berbaldian, Patxi Lopez, PSE-EEko burua; Ekain Riko, EAEko Gazte Sozialisten ordezkaria; Pako Garcia, Arrasateko PSE-EEko hautagaia; Miguel Buen, Gipuzkoako Sozialisten ordezkari; eta Aritz Arrieta, Arrasateko Gazte Sozialisten ordezkariak berbaldia eman zuten Monterron jauregian. Kanpoan herritar talde bat bildu zen EAEko ordezkari sozialistei presoen eskubideak errespetatzea eskatzeko. Ekitaldia bukatu artean protesta egin zuten Monterron kanpoan.

Iñaki de Juanak aurrera jarraituko du gose grebarekin

 Arrasate

Iñaki de Juanak aurrera jarraituko du gose grebarekin

Gose grebaren 45. egunean, Iñaki de Juana ahul dago fisikoki baina gogor psikologikoki, eta gose grebarekin jarraitzeko asmo garbia dauka. Hala kontatu digu gaur haren senide Irati Arantzabal arrasatearrak. Arrasate Irratian egin dio elkarrizketa Aitziber Aranburuzabalak. Berandu baino lehen, hitzetatik ekintzetara pasa daitezela eskatu die agintariei Arantzabalek, ez dagoelako prest ez zerraldo bat etxean jasotzeko ezta de Juana denbora gehiagoz kartzelan ikusteko ere.

Gaur mobilizazio eguna izan da Debagoienean ere

 Arrasate

Gaur mobilizazio eguna izan da Debagoienean ere

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizatzeko deia egina zuen gaurko. Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek debekatu egin ditu mobilizaziook. Gaur ez dira egin pentsatuta zeuden ekintza guztiak. Goizekoak ez dira egin, baina arratsaldean egin dira manifestazioa eta baita argazkiko burrundara informatiboa ere.

Muruamendiaraz gozotegiko Gabonetako loteriaren partizipazioko zenbakia ez da zuzena

 Arrasate Arrasateko Muruamendiaraz gozotegian (Erdiko kalea 28) Gabonetako loteriarako partizipazio edo txartelak banatu dituzte bezeroen artean. Baina, akats bat dago txartel horietan; 78.412 zenbakia agertzen da eta 79.812 zenbakiak agertu beharko luke.

Zabortegi berria egingo dute Markulete industrialdearen atzean

 Arrasate Laister egingo den Olandixoko tunelaren lanetatik aterako diren lurrak jasoko ditu zabortegi horrek. Udalak herenegun egindako tokiko gobernu batzarrean zabaldu zuen horren inguruko berria. Hortik aurrera, hondakindegiaren proiektua edozein unetan publikatuko da Espainiako aldizkari ofizialean eta gero 20 egun izango dira egoki ikusten diren alegazioak aurkezteko.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gaztak
Aholkularitza
Urbano zerbitzuak
Mozketa eta orrazkerak
Eskaintza
Ile apaindegia