Azken hamar minututan joan zaio partidua eskutatik ARTri

  Kirola  Arrasate

Azken hamar minututan joan zaio partidua eskutatik ARTri

Maila ona erakutsi duten arren Arrasate Rugbi Taldeko mutilek ezin izan dute garaipena eskuratu. 28-36 markagailuan, "pena handiz" amaitu dutela partidua azaldu du Xabier Gardoki Jabo kapitainak. Izan ere, une oro nagusi izan diren arren, azken hamar minututan galdu dute partidua arrasatearrek. 

ARTk azken unean galdu du

  Kirola  Arrasate

Maila ona erakutsi duten arren Arrasate Rugbi Taldeko mutilek ezin izan dute garaipena eskuratu. 28-36 markagailuan, "pena handiz" amaitu dute partidua Mojategin. Izan ere, azken hamar minututan galdu dute partidua une oro nagusi izan diren arren.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Katalunian askatasun osoz mugitzeko baimena ekarri du Maritxuk

  Gizartea  Arrasate

Askok uste bezala Kataluniari keinu egin dio Maritxuk. Egun hauetan pil-pilean dagoen gaiari lotuta, Komisiñuak eta Errepublika Katalaneko Gobernuak sinatutako akordioaren bidez, askatasun osoz mugitzeko baimena eman die arrasatearrei.

Kataluniari keinua aurtengo mirariak

  Gizartea  Arrasate

2.000 agiri banatu ditu Maritxuk Herriko Plazan elkartutakoen artean; Katalunia osoan askatasun osoz mugitzeko baimenak izan dira agiri horiek.

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Maritxu Kajoi, urtero lez, lagunartean eta giro ezin hobean

  Gizartea  Arrasate

Lore eskaintzarekin hasi, eskapularioak zintzilikatu, dotore-dotore jantzita erretratuak atera, kuadrillan bazkaldu… Zer hoberik Maritxu Kajoiren omenezko eguna ospatzeko!

Mirariaren aurretik azken erretratuak

  Gizartea  Arrasate

Bazkalostean ere kuadrillak plaza inguruan eta herriko kaleetan elkartu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (90)

Dotore-dotore jantzita erretratuak

  Gizartea  Arrasate

Maritxu Kajoi egunean ezin geratu argazkirik atera gabe. Hemen goiz partean ateratako sorta bat.

»» Ikusi argazki guztiak (70)

Justin Satchell jokalari ipar-amerikarra fitxatu du Ointxe!-k

  Kirola  Arrasate

Justin Satchell jokalari ipar-amerikarra fitxatu du Ointxe!-k

Miamitik, Saint Leo Unibertsitatetik, datorren Justin Satchell jokalaria fitxatu du Ointxe! Arrasateko saskibaloi elkarteak. Mondragon Unibertsitatea taldearekin EBA mailan jokatuko du 2017-2018 denboraldian.

Giroa bero-bero kaleetan Maritxuren omenez

  Gizartea  Arrasate

Eguraldi kaskarrarekin ez dira beldurtu Maritxu Kajoi zaindari dutenek eta poliki-poliki hasi dira kale bazterrak girotzen. Gaztetxo, heldu eta nagusi, jai giroak guztiendako egin du eztanda.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Ander Mendikutek asmatu du kalabazaren pisua

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ander Mendikutek asmatu du kalabazaren pisua

Kalabazaren pisuak badu asmatzailea: Ander Mendikute. 282 gramo esan du eta kalabaza txikiak 290 gramo zituen. Kalabaza handiak, ostera, 7.425 gramo.

Lehen loreak Maritxurendako

  Gizartea  Arrasate

Eguraldi kaskarra tokatu da gaur, eta herritarrak poliki-poliki hasi dira Maritxurengana arrimatzen. Lehen lore eskaintzak dagoeneko egin dizkiote, eta kuadrillak ere hasi dira herria girotzen. Hemendik aurrera jai giroa izango da nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Iturbide egoitzan ere hasi dira Maritxu Kajoi ospatzen

  Gizartea  Arrasate

Maritxu Kajoik herritar guztiak batzen ditu bere altzoan, baita nagusiak ere. Hala, eskapularioak aldean hartu, dotore jantzi, eta Iturbide egoitzako egoiliarrak dagoeneko murgildu dira jai giroan.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Asmatu kalabazaren pisua!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Asmatu kalabazaren pisua!

Urtero bezala, Zahar Berriko lagunak Arrasateko kaleetan ibiliko gara Mintzapraktikaren alde dirua biltzen. Bi kalabaza izango ditugu, euro baten truke pisua asmatzeko. Gehien hurbiltzen denak otar eder eta elegante bat irabaziko du, euskararen aldeko ekimen bati laguntzeaz aparte! Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Istorio gogorra eta erreala Tanttakaren 'Soka' lanean

  Kultura  Arrasate

Istorio gogorra eta erreala Tanttakaren 'Soka' lanean

Iñaki Rikarte aktoreak eskainiko du, domekan, 19:30ean, Arrasateko Amaia antzokian.

Dotore, alai eta jator, Maritxu badator

  Gizartea  Arrasate

Dotore, alai eta jator, Maritxu badator

Iaz lau hamarkada bete ostean, hemen da 41. aldia. Aurreko guztiak antolatzeko klabea izan den Arrano Elkartea Nobenaixuan omendu eta gero, Katalunia, Altsasu eta Maria Murgoitio gogora ekarrita dator txikiteroen patroi handiaren festa.

MUk min hartutako hainbat jokalarirekin hasiko du liga

  Kirola  Arrasate

MUk min hartutako hainbat jokalarirekin hasiko du liga

Zuri-moreek Burgosen dute EBAko lehen hitzordua, zapatuan, Grupo de Santiagoren kontra. Josu Larretagik hainbat jokalariren hutsunea izango du Burgosen, min hartuta daudelako.

Biharamunari aurre egiteko, Mondranbike domekan

  Kirola  Arrasate

Biharamunari aurre egiteko, Mondranbike domekan

Maritxu Kajoi jaiak bizikleta-zale askorengan utziko duen biharamunari aurre egiteko proposamenarekin datoz Besaide mendi elkarteko lagunak, domekan –urriak 8– egingo dute-eta Mondranbike martxa. Aurtengo nobedadea da irteera eta helmuga Seber Altuben izango dela (09:00), eta ez Musakolako kiroldegian. 

 

"Daukagunarekin gustura gaude, baina lanean jarraituko dugu jende gehiago batu dadin"

  Kirola  Arrasate

"Daukagunarekin gustura gaude, baina lanean jarraituko dugu jende gehiago batu dadin"

Bi urte daramatza Ane Agirrek Arrasate Rugby Taldeko presidente karguan eta beste bi geratzen zaizkio; pasa den denboraldiak emandakoaren eta datorrenak emango duenaren gainean hitz egin du. Izan ere, eguaztenean ohiko batzar nagusia egin zuen elkarteak, Mojategin.

Zabalik daude Arrasate-Oñati eta Antxintxika Kroserako izenemateak

  Kirola  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati

Zabalik daude Arrasate-Oñati eta Antxintxika Kroserako izenemateak

Udazkeneko asfalto gaineko Debagoieneko lasterketak antolatzeko lanean dihardute antolatzaileek, eta zabalik daude izen-emate epeak. Arrasate-Oñati lasterketa urriaren 14an egingo dute (herrikrosa.eus) eta azaroaren 4an egingo dute Antxintxika krosaren 13. edizioa (Kirolprobak.com) Izen-ematea aurrez egin behar da bietan.

 

Ortuak, emakumeak saretzeko

  Gizartea  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Arrasateko Ekin Emakumeak elkartekoek bi ortu jarri dituzte martxan Garagartza auzoan. Ortu horiekin lortu nahi dutena da hainbat jatorritako emakumeen arteko elkar ezagutza lortzea, eta euren arteko sarea hobetzea.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Gatazkak ekiditzeko aholkularitza
Mantentze lanak
Madalenak
Tailerra
Gozotegia