Logoa

Mobilizazioak ugarituko dituzte Edesako eta Geyserreko langileek

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

Mobilizazioak ugarituko dituzte Edesako eta Geyserreko langileek

"Tramitezko bilera izan da. Dokumentazioa aurkeztu digute. Sumatu dugu negoziatzea gura dutela, baina…", laburbildu du Rikardo Perezek, Edesa Industrialeko langile batzordeko presidenteak gaurko batzarra. Langileek mobilizazioak ugarituko dituzte aurrerantzean. Besteak beste, Bartzelonara, CNAGroup-en eta Cataren egoitzetara joateko asmoa dute.

"Enpresak jarduera etetea saihestu gura du"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

 "Enpresak jarduera etetea saihestu gura du"

Enplegua suntsitzeko aurkeztutako espedientearen baitako lehen bileraren ostean, CNA Group-ek berretsi egin du espedientea abiarazi egin behar izan duela "altxortegi faltarengatik eta egiturazko gastuengatik, nahiz eta enpresak jarduera etetea saihestea gura izan, helburua delako jarraitzea eta produkzio industriala Euskal Herrian mantentzea".

Leintz Arizmendik etxeko zaleen aurrean egingo du debuta, domekan

  Kirola  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati

Leintz Arizmendik etxeko zaleen aurrean egingo du debuta, domekan

Leintz Arizmendi emakumezkoen futbol taldeak etxeko zaleen aurrean egingo du debuta, domekan Mojategin (16:30). Ohorezko erregionaleko Mondrak, Bergarak eta Aretxabaletak kanpoan jokatuko dute, eta erregional preferentean asteburuan hasiko dute liga.

Miren Elgarresta: "Zoritxarrez, indarkeria oso txertatuta dago gure gizartean, bereziki genero indarkeria"

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza  Oñati

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun sailak Denok Zu genero indarkeriaren aurkako kanpaina jarri zuen abian pasa den azaroan. Kanpaina horren baitan, Miren Elgarresta Berdintasun zuzendariak Arrasateko Erguin Herri Eskola bisitatu du. Bihar Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean izango da.

Oroimen Egunari bultzada emateko lanean

  Gizartea  Aramaio  Arrasate

Oroimen Egunari bultzada emateko lanean

Domekan Besaide Mendi Elkarteko lagunek hartuko dute Oroimen Eguna antolatzeko ardura. Mendian hildako euskal mendizaleak omentzeko egunari bultzada eman gura diote, baina ez egunari bakarrik, baita Besaideko inguruei ere, gehiago zainduta. 

Ordenantza fiskala ekintzaileen mesedera

  Gizartea  Arrasate

Ordenantza fiskala ekintzaileen mesedera

Besteak beste enpresa berrien irekiera baimenaren tasa %40 eta %95 jaistea planteatzen du Udal Gobernuaren ordenantza fiskalaren proposamenak. Hilaren 27an aurkeztuko da proposamen finala Ogasun Batzordean, oposizioko taldeen ekarpenak jaso ostean.

Rikardo Perez: "Gardentasun falta nabarmena egon da enpresaren aldetik"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Edesa Industrialen Garagartzako lantegiko enpresa batzordearen presidenteak enpresaren egoeraz eta etorkizunaz hitz egin du, baita zuzendaritzarekin iizan dituzten eta izango dituzten negoziazioei buruz ere.

Goikobaluko sokatira txapelketarako izen ematea zabalik

  Gizartea  Arrasate

Goikobaluko sokatira txapelketarako izen ematea zabalik

Goikobalu Gaztelu jaian iaz egin zuten sokatira txapelketaren lehen edizioa, parte hartze politarekin gainera. Aurtengo txapelketa hilaren 23an egingo da, 13:45ean, eta 150, 100 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte lehen hiru sailkatuen artean.

Aurtengo ikasturteko agenda eskuragarri

  Hezkuntza  Arrasate

Aurtengo ikasturteko agenda eskuragarri

Arrasateko Udaleko Hezkuntza sailak, Txatxilipurdi eta AEDrekin elkarlanean eta ikastetxeen laguntzarekin osatutako 2017-2018 ikasturteko agenda argitaratu da. Agendaren laguntzaz, hainbat arlo landuko dituzte ikasleek, auzoetako historia pasarteak, Arrasateko euskalkia eta jokoak besteak beste. Gainera, 2018an trena Arrasatera heldu zen 100. urteurrena eta kendu zuten 50. urteurrena izanik, trenaren historia ere biltzen du.

EH Bildu ez dago ados udaltzainak kontratatzeko deialdi bateratuarekin

  Gizartea  Arrasate

Oposizioko alderdi nagusiak kezka azaldu du Arrasateko udaltzainen hautaketa prozesuak "Arkautek gidatuko dituelako". Arrasateko Udalak bere kabuz hainbat udaltzainen hautaprobak egin ondoren, zalantzan jarri dute era horretako prozesuak egiteko hitzarmenean argudiatzen diren "zailtasun tekniko handiak". 

Goikobaluko soka-tira txapelketan izen-emateko garaia da

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ate joka daukagu Goikobaluko Gaztelu Jaia eta, horrekin batera, Sokatira Txapelketaren bigarren edizioa. Pasa den urtean bederatzi talde aritu ziren lehian, zein baino zein gogorrago, baina lagunarteko giroan betiere. Ea marka hausteko gai garen aurten!! Jaia irailaren 23an izanik, sokatira txapelketarako izen-ematea zabaldu dugu ja. Horretarako, AED elkartera (aed@aedelkartea.eus) edo Jai-Zale eta Monte tabernetara jo, ostegunetik aurrera.

'Harmailatik': Udalako 2. Auto Igoera, GBC Bergaran, UDA-Hernani futbol partiduaren laburpena

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena HARMAILATIK

Udalako 2. Auto Igoerak emandakoaren laburpena, GBC-Obras Sanitarias talde argentinarraren arteko lagunartekoak emandakoa (58-56); Ohorezko erregionalean ligako lehen partidua: UDA-Hernani (1-0).

Sasoiko produktuz beteta dator iraileko baserritarren azoka

  Gizartea  Arrasate

Sasoiko produktuz beteta dator iraileko baserritarren azoka

Opor osteko lehen azokan barazki aukera zabala egongo da aukeratzeko: piperra, tomatea, berenjena, kalabazina, kalabaza, pepinoa, zerba, porrua, eta hainbat fruitu besteak beste. Zapatu goizean, ez da tailer berezirik egongo, Elkartasun Eguneko eta Mugikortasun Asteko ekintzekin talkarik ez egite aldera.

Ane Irazabal Yihadismoaz eta errefuxiatuez Goiena Telebistan

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena

Yihadismoa, errefuxiatuen krisia..., zer dago atzean?. Gai horren inguruan Ane Irazabal kazetari mondragoetarrak joan zen astean Arrasateko Kulturaten izan zuen solasaldia osorik Goiena Telebistan, eguaztenean, irailak 13, 21:00etan.

Elkartasun Egunaren bigarren geltokia zapatuan

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Euskal presoen egoeraz ohartarazteko egiten den jaialdiak pasa den zapatuan egin zuen lehen geldialdia. Goizean aurkezpen ekitaldia egin zuten, eta ostean lau talderen kontzertuak egon ziren Gaztetxean. Aurten, lehen aldiz, bi eguneko egitaraua egin dutela salatu dute antolatzaileek, udal gobernuarekin izandako arazo bat tarteko.

Mugitzeko ohiturei buruz hausnartzeko astea

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Zapatuan hasi eta hilaren 22ra arte, hamabosgarren aldiz ospatuko da 'Mugikortasun Astea' Arrasaten. Birzikleta azoka, bizikleta bira, 'Mugitu zaitez bizikletaz' erakusketa edota 'Eskolara oinez' esperientzia izango dira, besteak beste egitarauko osagaietako batzuk.

"Lanpostuak mantentzea ardatz hartuta, bideragarritasun plan berria" exijitu dio Arrasateko Udal Gobernuak Edesa Industriali

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

"Lanpostuak mantentzea ardatz hartuta, bideragarritasun plan berria" exijitu dio Arrasateko Udal Gobernuak Edesa Industriali

"Enpresako, eta kasu honetan, Garagartzako produkzio lanen etetea, plantaren itxiera eta, noski, bertako langileen kaleratzea ekiditeko aukera eta bide guztiak aztertu, jorratu eta agortzea" eskatu dio Edesa Industriali Arrasateko Udal Gobernuak.

Kataideko errebueltaz "kezkatuta" galdetu du Arrasateko EH Bilduk Batzar Nagusietan

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena

Kataideko errebueltaz "kezkatuta" galdetu du Arrasateko EH Bilduk Batzar Nagusietan

"Arrasateko EH Bildu aspaldian kezkatua da GI-627 errepideak Musakola Auzoko Kataide gunean duen errebuelta jakin batean izaten diren istripu ugariez". Hori abiapuntu, eta errepidearen eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena denez, bertan izandako istripu kopuruaz, haien arrazoiez eta errepide zati horren mantenuaz galdetu du EH Bilduk Batzar Nagusietan.

Udaltzainak kontratatzeko deialdi bateratuaren aurka

  Gizartea  Arrasate

Udaltzainak kontratatzeko deialdi bateratuaren aurka

Udaleko Enpresa Batzordea orain arteko ereduaren alde lerratu da, eta erabakia hartzeko formak kritikatu ditu. "Udal gobernuak erabakia aldebakartasunez hartu du, sindikatuekin hitz egin eta adostu gabe".

CNA Group-en plana "bideragarri" bezala azaltzea "langileei iruzur egitea" dela uste du Ahal Duguk

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

CNA Group-en plana "bideragarri" bezala azaltzea "langileei iruzur egitea" dela uste du Ahal Duguk

CNA Group-ek lantalde osoari kontratuak eteteko aurkeztutako espedientearen harira, Ahal Dugu Arrasateko zirkulutik, Baleike Udal taldetik eta Podemos Euskadi Ahal Dugutik adierazi dute enpresaak proposatutakoa "sasi-bideragarritasun plana" dela.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Azpiko arropa
Komunerako osagarriak
Ordezko piezen salmenta
Eskola materiala
Medikuntza