Logoa

Gran Facha mendia igotzeko aukera Besaide M.E.ren eskutik

  Gizartea  Arrasate

Gran Facha mendia igotzeko aukera Besaide M.E.ren eskutik

Piriniotako mendi ezagunera irteera irailaren 30eko asteburuan izango da. Bertara joan nahi dutenek gaur eta bihar egin beharko dute izen-ematea Besaideren bulegoan, 19:00etatik 20:00etara bitartean.

1953an eta 1961an jaiotakoen kintadarako deialdiak eginda

  Gizartea  Arrasate

1953an eta 1961an jaiotakoen kintadarako deialdiak eginda

Urte osoan zehar ospatzen diren arren, uda ostean ugaritzen hasten dira urte berean jaiotakoen ospakizun bazkariak. Asteburu honetan 77an jaiotakoen txanda izan da, eta ate joka datoz 53koen eta eta 61koena ere bai. 53koak Donostiara joango dira hilaren 30ean eta 61koak urriaren 21 elkartuko dira.

Porrota jaso du etxean Leintz-Arizmendik (1-2)

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Porrota jaso du etxean Leintz-Arizmendik (1-2)

Markagailuan aurrea hartu arren, Deriok eraman ditu hiru puntuak Mojategitik, bigarren zatian sartu duen golari esker.

Pitxi Herreroren omenezkoan, Arrasate nagusi Ordiziaren aurrean (29-28)

  Kirola  Arrasate

Pitxi Herreroren omenezkoan, Arrasate nagusi Ordiziaren aurrean (29-28)

Atzo, irailak 16, jokatu zen Pitxi Herreroren omenezko txapelketa Arrasateko Iturripe kiroldegian. Hamar memorial jokatu ostean, azken hiru urteetan Arrasate Eskubaloi Taldeko maila guztietako taldeek hartu izan dute parte. Beraz, atzo bi partidu jokatu ziren goizean eta beste bi arratsaldean.

Elkartasun Eguneko manifestazioa argazkitan

  Politika  Arrasate

Jende asko elkartu da euskal presoen aldeko Elkartasun Eguneko manifestazioan.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

"Egoerak horrela jarraitzen duen bitartean Elkartasun Eguna antolatu beharko dugu"

  Politika  Arrasate

Euskal preso eta iheslarien aldeko Elkartasun Eguna, herritarren erantzunari dagokionez, arrakastatsua izan da antolatzaileen esanetan. Hala ere, berriro ere antolatu behar ez izatea da euren helburua; Biteriko umeen txokoa, herri bazkaria –170 lagun elkartu dira– eta tabernetako kontzertuak giro onean joan dira. Egitarauaren amaitzeko, eguneko ekitaldi nagusia izan den manifestazioan ere jende asko elkartu da.

Elkartasun Eguna: umeen txokoa, bazkarirako prestaketak eta tabernetako kontzertuak

  Politika  Arrasate

Elkartasun Egunaren bigarren asteburuan egun osorako eta adin guztiendako egitaraua izango da gaur. Goizean Biteri plazan umeendako tailerra jarri dute eta bertan egingo duten bazkarirako prestaketa lanekin hasita zeuden hainbat boluntario. Hainbat tabernetan kontzertuak izango dira eta 19:30ean euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa Herriko plazatik hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Euriari aurre eginez trikitiek eta panderoek Arrasateko plaza girotu dute

  Kultura  Arrasate

Arrasate Trikitixa Eskolako kideak kalera irten dira eskola ezagutzera emateko asmoarekin. Azken urteetan bezala, gainera, Trikigin egitasmoa antolatu dute, eta Arrasateko hainbat tabernak parte hartu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Iritzi kontrajarriak Erdi Aroko Azokaren itzuleraren harira

  Gizartea  Arrasate

Iritzi kontrajarriak Erdi Aroko Azokaren itzuleraren harira

Turismo, komertzio, teknologia berriak eta sustapen ekonomikoko zinegotzi den Victor Fuentesek "oso positiboki" baloratu du azokak izan duen inpaktua. Bestalde, Ibai-arteko zuzendaritzako kide batzuek begi txarrez ikusi dute Merke Merkauaren egun berean egin izana, eta Baleikek oharra helarazi zuen azokaren kudeaketa gaitzesteko.

Kimu Berri proiektuen erakusketa Arrasaten eta Oñatin

  Hezkuntza  Arrasate  Oñati

Kimu Berri proiektuen erakusketa Arrasaten eta Oñatin

Zortzigarren aldiz egingo da Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakusketa. Guztira 40 proiektu inguru ikusi ahalko dira bertan, unibertsitateko ikasleek garatutako paneletan, prototipotan eta ikus-entzunezko erreportajetan azalduta.

Lore eskaintza egingo diete errepresaliatuei irailaren 26an

  Gizartea  Arrasate

Lore eskaintza egingo diete errepresaliatuei irailaren 26an

Faxistak sartu zirenetik 81 urte pasatu direla gogorarazi du Intxorta 1937 kultur elkarteak: "Arrasaten, era batera edo bestera, milaka pertsona zigortuak izan ziren. Eta errepresaliatuak askoz gehiago izan zirela jakin arren 901i izen-abizena jarri diegu". Horiek gogora ekartzeko eta omentzeko lore eskaintza egingo dute Laubide plazako monolitoan datorren irailaren 26an (18:00).

Kulturate Akustikoak: IX. edizioa itxiko duen asteburua

  Kultura  Arrasate

Kulturate Akustikoak: IX. edizioa  itxiko duen asteburua

Bantastic Fand eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies musika taldeek jardungo dute Kulturaten.

Gazte eta helduentzat ipuin kontaketa, martitzenean

  Kultura  Arrasate

Gazte eta helduentzat ipuin kontaketa, martitzenean

Rakugoaz –Japoniako ahozko literatura tradizioaz– gozatzeko aukera izango da martitzenean, irailaren 19an, Kulturateko Areto Nagusian. 18:30erako finkatu dute hitzordua.

Aste honetan hasi dute ikasturtea ludotekek eta gazte txokoek, Arrasaten

  Gizartea  Arrasate

Aste honetan hasi dute ikasturtea ludotekek eta gazte txokoek, Arrasaten

Eskoletako ikasturte berriarekin bat eginez, martxan dira jada herriko haur eta nerabeentzako zerbitzuak. Aste honetan zabaldu dituzte ateak berriro ludotekek eta gazte txokoek.

Hiru radarren hornidura elektrikoa egiten dabiltza

  Gizartea  Arrasate

Hiru radarren hornidura elektrikoa egiten dabiltza

Uribarrin, Garibain eta San Andresen radarrak jarri zituen Arrasateko Udalak martxoan. Abiadura neurgailua ez dago martxan, oraindik ez baita kontratazio mahaitik pasa, eta funtzionamenduan egon aurretik, bertan abiadura neurtzen dela ohartarazteko seinaleak jarriko dituztela azaldu du Hirigintza saileko buru den Ibon Arrupek.

Abantailek distribuzio akordio bat sinatu du Siemensekin

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena

Abantailek distribuzio akordio bat sinatu du Siemensekin

Mondragon korporazio enpresak Siemens PLM Softwaren Rulestream konfiguratzailea komertzializatuko du hemendik aurrera sinatutako akordioari esker. Rulestream produktuak ingeniaritza lanak, batez ere bulego teknikoko diseinua eta eskaintzen sorrera, automatizatzen ditu.

Arratoien aurka egiteko teknika eraginkorragoen bila

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Kexa kopurua ikusita, Udal Gobernuak bigarren aldiz aldatu du legealdi honetan arratoien aurka lan egiteko enpresa. Uztailetik lanean ari da horietako azkena, eta emaitza onak izaten ari da, batez ere, darabilten sistema mekaniko iraultzaileagatik

Ospitale ondoko putzuari buruzko informazioa eskatu du legebiltzarrean EH Bilduk

  Gizartea  Arrasate

Ospitale ondoko putzuari buruzko informazioa eskatu du legebiltzarrean EH Bilduk

Duela 10 urte egin zen bertako zuloa, bertan etxebizitzak eraikitzeko asmoz. Horien eraikuntza Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Visesa enpresa publikoarena esku dago, eta bertan "agindutako etxebizitza publikoak egiteko asmorik duten" galdetu dute, besteak beste.

"Eskerrik asko eta zorionak Arrasateko udalbatza"

  Kultura  Arrasate

"Eskerrik asko eta zorionak Arrasateko udalbatza"

Udalbatzak aurrekontu berrietan planteaturiko ekimen ezberdinen artean, Arrasate Zientzia Elakarteari poz berezia eman dio ikusteak Aprendizen Eskolaren eraikina kultur eta musika-interpretazio gune bezala berreskuratzeko ahalegina egin izana.

Erdi Aroko biztanleen hondakinak eskuratzeko ikerketa aurrera doa

  Gizartea  Arrasate

Erdi Aroko biztanleen hondakinak eskuratzeko ikerketa aurrera doa

Arrasate Zientzia Elkarteak sustatu du San Juan parrokian egiten dabiltzan Erdi Aroko populazioaren jatorriaren inguruko ikerketa arkeologikoa hiribilduaren hirigune historikoan. Horren helburua da giza hondakinak eskuratzea, eta ondoren, metodologia aurreratuen bidez ikertzea, eta ehorzteen inguruko testuinguruak aztertzea. Ikerketa hori zuzenduko dute Aranzadi zientzia elkarteak eta AZE-k.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Zelulitisaren a urkako tratamendua
Kafetegia
Psikologia
Kontabilitatea
Ilea moztu
Etxeko janaria