Etxean geratu da derbia

oihane agirre 2019ko aza. 9a, 22:34

Bi saskibaloi talde debagoiendarrak, Alkideba-Ointxe! eta Mekalki Aloña, nor baino nor gehiago izan dira Iturripen eta etxeko taldearentzat izan da derbia.

Bigarren maila nazionalean jokatzen ari dira bi talde debagoiendarrak eta denboraldiko lehen derbia jokatu dute arratsaldean Iturripen. Etxeko taldeak gogor hasi du norgehiagoka, 10-0-ko partzialarekin. Talde oñatiarrari maldan gora jarri zaio partidua, baina jakin du jokoa zuzentzen. Lehen laudenean 15na amaitu dute eta atsedenera bost puntuko aldearekin joan da etxeko taldea. Hirugarren laurdenean lortu du etxeko taldeak alderik handiena -56-42 erakusten zuen markagailuak- eta jakin du partidu amaieraraino eusten. Azken emaitza 77-65 izan da.

Alkideba-Ointxek,  jokatutako partida guztiak –lau izan dira– irabazi ditu orain artean. Sailkapeneko lehen postuan da, beraz. Mekalki Aloña taldeak berriz, ez du garaipenik lortu eta sailkapeneko zuloan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak