Mugi txartelaren tramiteak Gazte Bulegoan egin ahal izango dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko ira. 18a, 16:29

Europako Mugikortasunaren Astearen baitan MUGIpuzkoa ekimena abiatu du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak. Datozen egunetan Gipuzkoako hainbat herritan aurkeztuko dute. Arrasaten egin duten aurkezpenean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakari, Antonio Aiz eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxena izan dira.

Ekimenaren atzean MUGI sistema herritarrengana gerturatzeko ahalegina dago, eta bide batez, MUGI txartela eta garraio publiko jasangarria sustatzea. "Garraio sistema hobetzeko lanean ari gara etengabe eta hobetzeko elementu nagusietako bat da tarifikazio sistema, zein erakargarria eta erabiltzeko erraza izan behar duen garraio publikoa erabiltzeko", azaldu du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakari, Antonio Aizek.

Gazte Bulegoan urritik aurrera, Mugi txartelak

Arrasateko Udalak ere bat egin du ekimenarekin eta alkateak aurreratu du urriaren 1etik aurrera Gazte Informazio Bulegoan izango dela Mugi Txartela tramitatzeko aukera, herritarrek egindako eskaerari erantzun guran.

Alkatearen esanetan, Arrasate oso ondo komunikatuta dago bailarako herri desberdinekin baita hiru lurraldetako hiriburuekin ere; hori horrela, urtetik urtera gora doa garraio publikoaren erabilera. Gaur egun 10.950 arrasatearrek dute MUGI txartela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak