ELAk soluzio integralak eskatu dizkio Debagoieneko ESIko zuzendaritzari

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 16a, 18:06

ELAk asteon salatu du Arrasateko osasun-zentroko eta kanpoko kontsultetako "tenperaturak jasanezinak" direla. Bada, ELAko ordezkariak eta Debagoieneko ESIko zuzendaritzak bilera egin dute gaur, uztailak 16, eta haren ondoren, ESIk kanpoko kontsultetako solairuetan arazo honi aurre egiteko neurriak hartzeko konpromisoa hartu du. ELAk bestalde, "soluzio integralak" eskatu dizkio ESIko zuzendaritzari, bere egunean, ospitale berria eraikitzean egin zuten bezala.

ESIk hartutako konpromisoa

Arrasateko osasun-zentroko eta kanpoko kontsultetako langile zein gaixoak urtetan ari dira tenperatura altuen arazoa pairatzen, eta gaur egindako bileran, Debagoieneko ESIko zuzendaritzak neurri batzuk hartzeko konpromisoa hartu duela adierazi du Gorka Gorostegi, ELAko ordezkariak: "Kanpo kontsultetako eraikinean eraikitzen ari diren bigarren solairuan, klimatologia neurriak hartuko dituztela eta lehen solairuko beroari aurre egiteko gailu bat jarriko dutela adierazi dute bileran".

Arrasateko osasun-zentroari dagokionez, ostera, honakoa adierazi du Gorostegik: "ESIk ez du osasun-zentroarekiko neurririk hartuko momentuz, etorkizunean baloratuko duten zerbait izango dela esan dute bileran". Modu horretan Gorostegik soluzio integralak eskatu dizkio ESIko zuzendaritzari eta aipatu du Bergarako osasun-zentroa arazo bera pairatzen ari dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak