Mondrak taldea animatzeko banderak banatuko ditu bazkideen artean

Xabier Urtzelai 2019ko ots. 15a, 16:51

"Mondragon CF-eko bazkideen bultzada eta babesa eskertzeko Mondraren banderak egin ditugu", adierazi dute klubetik, eta bandera horiek bazkideen artean banatuko dituzte, asteburuan hasita.

 

Mondrako zuzendaritzako ordezkariak asteburuan bertan hasiko dira banderak banatzen. Zuri-moreek Anaitasunaren bisita izango dute zapatu arratsaldean (16:30), eta hori izango da banderak banatzeko lehenengo eguna. Martxoaren 3an, berriz, Añorgaren kontrako lehian ere banderak banatuko dituzte: "Bandera bakarra jaso ahal izango da bazkideko", adierazi dute klubetik. Bandera jasotzeko nahitaezkoa izango da 2018-2019 denboraldirako Mondragon CF bazkide txartela aurkeztea. Egun horien ondoren banderak Mojategiko tabernan izango dira eskuragarri 10€tan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak