Lehen zatiko azken unean bi gol sartuta, Mondra garaile

Imanol Beloki 2019ko urt. 12a, 20:50
Bigarren gola ospatu duten unea.

Mondra eta Hondarribiaren arteko partidua izan da gaur, Mojategin, eta lehen zatia amaitzear zegoela geratu da erabakita partidua. Julen Aranbarrik sartu du lehena, 42. minutuan. Uribarrenen erdiraketaren ostean, buruz sartu du gola Mondrako kapitainak. Hurrengo jokaldian, 'Santxok' sartu du gola buruz, Iker Sanchezen erdiraketa bikain baten ostean.

Jorge Davilaren mutilek hiru puntuak lortu dituzte, gaur, Mojategin. Hondarribi taldea izan dute aurkari, eta 2-0 gailendu dira zuri-moreak. Hala, gaurko garaipenaz, sailkapenean laugarrenak dira, 30 punturekin.

Lehen zatian hainbat aukera izan ditu etxeko taldeak. Iker Sanchezek, esaterako, bi jaurtiketa zutoinera egin ditu, baina gola ezin sartu aritu dira. Hondarribikoak, bestalde ez dute aukera nabarmenik izan. Hala ere, lehen zatia amaitzeko  bost minutu geratzen zirela iritsi dira partiduko bi golak. Lehena, kapitainak sartu du, Julen Aranbarrik. Bigarrena, berriz, 'Santxok' sartu du.

Bigarren zatian, lasai irten dira berdegunera, Mondrako jokalariak. Markagailuan aurretik, emaitza mantentzera irten dira, nahiz-eta erasoan aritu diren, eta hainbat aukera izan dituzten hirugarren gola sartzeko. Hala, 2-0 amaitu da partidua.

Hurrengoan, derbia

Hurrengo asteburuan, derbia jokatuko dute Mondrakoek Bergararen aurka. Partidua, Mojategin izango da.

UDAk eta Bergarak galdu

UDAk Allerru taldearen aurka jokatu du gaur, etxetik kanpora. 1-0 galdu du partidua, eta hurrengo partidua ere etxetik kanpora jokatu beharko dute Añorgaren aurka. Bergarak ere, etxetik kanpora jokatu du partidua, Elgoibarren aurka. Hauek ere, 1-0 galdu dute, eta ezin izan dituzte hiru puntuak etxera bueltan ekarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak