Euskaraldiaren bezperatan hiru hitzaldi Geikeren eskutik

Euskaraldiaren bezperatan hiru hitzaldi Geikeren eskutik

Euskaraldia azken txanpan sartzera doa eta motorrak berotzen joateko hiru hitzaldi antolatu ditu Geikek. Ahobizia-k, belarripresta-k eta oraindik izenik eman ez duten guztiak gonbidatu dituzte horietara.

Kike Amonarriz etorriko da azaroaren 7an, eguaztena, Kulturateko Jokin Zaitegi gelara (18:30). Zergatik Euskaraldia? Zergatik orain? galderei erantzuten saiatuko da bertan.

Jon Maia bertsolaria eta idazlea azaroaren 14an izango da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan (18:30). Desde Extremadura al bertsolarismo hitzaldia eskainiko du, bizipen pertsonalean oinarritutako berbaldia hain zuzen ere.

Eta azaroaren 21ean AED: sorreratik Euskaraldira izango dute berbetarako gai euskalgintzan ibilbide luzea duten Jasone Mendizabalek, Joxe Mari Muxikak, Oskar Elizburuk eta Ane Zuazubiskarrek. Kulturateko areto nagusian izango da hori (18:30).