Erromeria giroan elkartu dira beste behin, Goikobalu Gazteluaren Jaian

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 23a, 20:03

Goikobalu izan dute topaleku arrasatearrek iraileko laugarren zapatuan. Ume, gazte eta heldu, bosgarren urtez elkartu dira parkea balioan jarri eta erromeria giroan ospatzeko eguna.

Udazken giroko eguraldi bikaina lagun arrasatear askok egin dute bat Goikobalu Gazteluaren Jaiarekin. Erromeria giroan igo dira parkeraino eta han trikiti doinuekin hasi dute ospakizuna, Trikitixa Eskolako kideen laguntzarekin. Bertsolariek ere egin diete kuku, eta Udalaxpe txistulari taldeak dantzan jarri ditu elkartutako gazteak.

Kuadrillek indarrak neurtu dituzte gero sokatira txapelketan, eta hala bukatu dituzte eguerdira arteko kontuak. Norberak eroandako bazkariarekin indarrak berreskuratu eta bazkalostean kantuan eta dantzan jardun dute. "Aparteko giroa dago gaur, leku benetan polita da, eta pena da herritar gehiago ez animatzea jai girora", adierazi dute elkartutako hainbatek.

 

Erlazionatuak

Goikobalu Gazteluaren Jaia

Mirari Altube Arrese 2017 ira 23 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak