Mondrak 1-0 irabazi du etxean, Beti Gazteren aurka

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ira. 23a, 19:59
Mondra eta Beti Gazte taldeen partidua Mojategin.

Ohorezko Erregional mailako Mondrak, Mojategin jokatu du gaur partidua, Beti Gazteren aurka. Lehen zatian, gehiago izan dira etxekoak, eta Valleren golari esker lortu dituzte hirugarren jardunaldi honetako hiru puntuak. Bigarren zatian, aurkariak izan dira baloiaren jabe, baina ez dituzte aukera asko izan. Zuri-moreek bigarrena nahi zuten, eta hainbat aukera izan dituzten arren, ez da gol gehiago izan. Hala, amaitu da partidua, 1-0.

Lehia hasi aurretik, ekitalditxoa egin dute Mojategin. Izan ere, denboraldi honetan, Uribesalgo Aseguruak izango da zuri-moreen babeslea, eta kamiseta aurkezteko, talde argazkia egin dute Jorge Davilaren mutilek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak