Musikari gazteen akordeoi kontzertua, egubakoitzean, Aita Menni ospitalean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 7a, 13:19

XXIV. Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren barnean, kontzertua eskainiko du Orquestra Joves Acordionistes del Valles (JAVA) Kataluniako taldeak, abenduaren 9an, 17:30ean.

Aita Menni ospitaleak musikari gazteen akordeoi kontzertua hartuko du Gesalibarren. XXIV. Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren ekitaldien barnean eskainiko du emanaldia Orquestra Joves Acordionistes del Valles taldeak. Kontzertua, XXXVII. Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketaren eta XXIX. Gipuzkoako Akordeoi Jaialdiaren, abenduaren 8tik 11ra.

Emanaldia, Hauspoz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta SGAE fundazioarekin batera antolatu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak