ZAPATUA • Never Surrender eta The Potes, Arrasateko gaztetxearen alde

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ots. 11a, 11:45
Never Surrender taldea zuzenean Arrasateko gaztetxean, 'Bide zuzenetik oker' diskoaren aurkezpenean.
Never Surrender eta The Potes taldeek Arrasateko gaztetxearen aldeko kontzertua eskainiko dute zapatuan, hilak 15 (22:30). Bi taldeek bat egin dute gaztetxeak gastuei aurre egiteko duen beharrarekin eta horregatik jasotako dirua gaztetxearendako izango da. Gainera, Never Surrender-ek martxoan geldialdia egingo duenez, are bereziagoa egingo du emanaldia.

The Potes-en folk eta rock doinuek eta Never Surrender-en punk-rockak dantzan jarriko dute gaztetxea zapatuan. Never Surrender taldeak urtebete pasatxo darama bere herrian jo barik. Horri gehitzen badiogu martxoan geldialdia egingo dutela, ezin da ukatu zapatukoa kontzertu berezia izango dela. Bide zuzenetik oker diskoa aurkeztu zutenean bete egin zen gaztetxea eta AGAKOk –Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua– espero du zapatuan ere hala gertatzea. Izan ere, gaztetxearen gastuei aurre egiteko kontzertua izango da; batzen den guztia gaztetxean geratuko da.

The Potes, Pogues-en erritmora

Laukote arrasatearraren aurretik The Potes taldeak joko du. The Pogues taldearen folka oinarri –hortik taldearen izena bera ere–, askotariko bertsioak joko dituzte. Musikaren munduan eskarmentu handiko musikariak ditu taldeak, Rip taldeko Jul –banjoa jotzen du– eta Sala anaiak, esaterako. Ordu eta erdi inguruko emanaldia izango da; aurrerapen ederra Never Surrender-en zuzenekoa girotzeko. Sarrera bost euro ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak