Logoa

Emakumeen Euskal Liga eta Ohorezko Erregionala, martxan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara

Emakumeen Euskal Liga eta Ohorezko Erregionala, martxan

Aretxabaletak, Bergarak eta Mondrak etxean jokatuko dute eta Leintz Arizmendik, kanpoan.

Bere lehenengo denboraldiari ekiteko prest dago Leintz Arizmendi

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate GAURKOAK

Uda, Arizmendi eta Mondra taldeen elkarketatik sortutako Leintz Arizmendi futbol talde berriak asteburu honetan hasiko du Euskal Ligako denboraldia. Kanpoan jokatuko dute, Añorgan zehazki.

Bertako amantalak, ikasturte berrirako

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Arrasaten diseinatu eta saltzen dituzten amantalak josten dituzte Aretxabaletako Gu Haziak Gara elkarteko emakumeek. Amantal horien prozesua gertutik jarraitu da erreportajean.

Magoek aho zabalik utzi dituzte herritarrak

  Kultura  Aretxabaleta

Gertuko magia ikuskizunekin ekin diete Magia Asteari Aretxabaletan. Kidam, Tor eta Txoborro magoek gertu-gertuan egin zieten magia herritarrei, lehenengo zaharren egoitzan eta gero kalean, eta aho zabalik geratu ziren horiek.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Lau hilabete beharko dituzte Txarapeako malda egonkortzeko

  Gizartea  Aretxabaleta

Lau hilabete beharko dituzte Txarapeako malda egonkortzeko

Txarapea ibilbideko ezpondak egonkortzen dabiltza joan den astetik. Hiru gunetan dabiltza lanak egiten: 74 eta 80 atarteen atzealdean, 32 eta 40 atarteen artean eta 24 eta 30 artean. Lau hilabete beharko dituzte lan guztiak bukatzeko eguraldiak laguntzen badu behintzat.

'Harmailatik': Arrasate Hiria eta Bergara Hiria torneoak, MU denboraldi-aurrean

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena HARMAILATIK

Aretxabaletak irabazi du Arrasate Hiria torneoa; Bergara nagusitu da Bergara Hiria txapelketan; MU denboraldi-aurrea prestatzen; eta GBCk Bergaran jokatuko du egubakoitzean.

Iraileko Ixadebalde sekulako beherapenekin dator

  Gizartea  Aretxabaleta

Iraileko Ixadebalde sekulako beherapenekin dator

Eguenetik ekingo diote merkealdien azokari oraingoan Aretxarte merkatarien elkarteko kideek, eta bi egunetan –eguen eta egubakoitza–, arratsaldez elkartuko dira mojen eraikinean (16:30-20:30); zapatuan, ostera, goizean izango dira herritarren zerbitzura (09:30-15:00).

Beinke Loramendi dantza entseguak daude datozen asteotan

  Kultura  Aretxabaleta

Beinke Loramendi dantza entseguak daude datozen asteotan

Sanmigeletan dantzatuko den Beinke Loramendi dantza gertatzeko entseguak iragarri ditu Loramendi elkarteak. Lehenengoa datorren martitzenean da, irailak 12, Kurtzebarri eskolako gimnasioan (19:00-20:00).

Kanpai-joleen lana gertutik ezagutuz

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Aretxabaletako Areantza auzoko kanpai eskolak 10 urte bete dituela. Festa giroan eta nola ez kanpai hotsekin ospatu zuten zapatuan. Izan ere, sasoi batean, komunikazio tresna garrantzitsua izan ziren kanpaiak eta funtzio garrantzitsua zuten herritarrak informatzerako garaian.

Antxintxika familiaren babesean omendu dute Mikel Crespo Zumaiako triatloian

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena

Antxintxika familiaren babesean omendu dute Mikel Crespo Zumaiako triatloian

Zumaiako triatloiko irteera puntuan batu ziren lagunendako lasterketa berezia izan zen atzokoa. Esprint distantziako proba hasi aurretik omendu zuten abuztuan Pirineotan hildako Mikel Crespo, aretxabaletarra mendizalea izatearekin batera triatloian ere jardundakoa zen-eta. Antxintxikako lagunez inguratuta jaso zuten etxekoek lore sorta, eta semearen erretratua.

Aretxabaletak irabazi du Arrasate Hiria futbol txapelketa

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Amaikak Bat, Aretxabaleta eta Mondra izan ziren atzo, zapatua, zein baino zein gehiago Arrasate Hiria torneoan. Aretxabaletarrek 0-0 egin zuten debatarren kontra arratsaldeko lehen partiduan, eta UDAk penaltien txandan hartu zuen abantaila (3-1). Ondoren, Debako taldeak 0-1 irabazi zion Mondrari, eta arratsaldeko azken partiduan Julen Zaitegik penaltiz egindako golak eman zien garaipena Iñigo Velez de Mendizabalen mutilei. 

Kanpai-joleen tradizioa belaunaldiz belaunaldi transmitituz

  Gizartea  Aretxabaleta

Ezinbesteko komunikazio tresna izan dira herritarrendako kanpai hotsak urtetan. Sutea, ekaitza, hileta edo festak iragartzeko, besteak beste, erabiliak izan dira kanpaien askotariko doinuak.

Areantzako kanpai eskolak 10 urte bete ditu

  Gizartea  Aretxabaleta

Aretxabaletako Areantza auzoko kanpai eskolak 10 urte bete dituela. festa giroan eta nola ez kanpai hotsekin ospatu dute bertaratutakoek.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Magiarekiko zaletasuna sortzeko helburuarekin dator Magia Astea

  Kultura  Aretxabaleta

Magiarekiko zaletasuna sortzeko helburuarekin dator Magia Astea

Magia Astea antolatu du Kultura Sailak irailaren 6tik 10era egiteko eta Kidam, Tor eta Txoborro euskal magoek tailerrak eta emanaldiak eskainiko dituzte neska-mutikoendako zein helduendako. Saio guztiak euskaraz izango dira.

Bidegorriko lanak bukatuta izatea gura dute eskolak hasten direnerako

  Gizartea  Aretxabaleta

Bidegorriko lanak bukatuta izatea gura dute eskolak hasten direnerako

Aretxabaletatik Eskoriatzara dagoen bidegorriko euste horma beste 25 metroz luzatzen dabiltza azken asteotan lur-jausi gehiago izan ez dadin. Pasua moztuta dago lanok egiteko, baina Almenen eskolak hasten direnerako zabalik izatea da Foru Aldundiko arduradunen asmoa.

Leintz Arizmendi, lehenengoz batera

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Leintz Arizmendi, lehenengoz batera

Euskal Ligan jokatuko duen Leintz Arizmendi talde berriak aurre-denboraldiko lehen norgehiagoka jokatu zuen atzo, Mojategin. Tituk eta Ezkurrak zuzentzen duten taldeak 0-0 egin zuen Tolosaren kontra, eta poliki-poliki badoaz elkar ezagutzen. Hurrengo hitzordua irailaren 5ean izango dute, Gasteizko Aurreraren kontra (18:00, Mojategi). Liga, berriz, irailaren 9an hasiko dute, Añorgaren zelaian.

Kanpai-jole eskolaren hamargarren urteurrena ospatuko dute zapatuan

  Kultura  Aretxabaleta  Debagoiena

Kanpai-jole eskolaren hamargarren urteurrena ospatuko dute zapatuan

Juane Areantzako kanpai-jole eskolak hamar urte bete ditu eta hori ospatuko dute datorren zapatuan, irailak 2, Areantza auzoan. Egitarau dotorea gertatu dute, kanpai doinuetatik harantzago joanda.

Arrasate Hiria eta Bergara Hiria futbol torneoak, zapatuan

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Oñati GAURKOAK

Debagoieneko futbol taldeak aurre-denboraldian murgilduta daude, eta egunotan hainbat lagunarteko jokatzen dabiltza. Asteburuan, berriz, bi torneo izango ditugu gurean, biak zapatu arratsaldean, Arrasate Hiria Torneoa batetik, eta Bergara Hiria torneoa bestetik.

Aretxabaletako Tomatearen astea irailaren 25etik 30era

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Aretxabaletako Tomatearen astearen bigarren edizioa antolatu da irailaren azkenengo asterako. Ekintzen artean, Ortuen lehiaketa egingo da; aldez aurretik izena eman beharko da eta Leintz bailarako (Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) ortu guztiek parte hartu ahalko dute.

Bazkide kanpaina abiarazi du UDAk

  Kirola  Aretxabaleta

Bazkide kanpaina abiarazi du UDAk

Irailean hasiko den denboraldiari begira bazkide berriak gura ditu Aretxabaleta kirol elkarteak. Zu zara UDAko izarra leloarekin jarri du abian kanpaina. Era berean, partidu mordoa izango direla egunotan iragarri dute, aurre-denboraldikoak guztiak.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Emakumezkoendako lurrinak
Prestatutako janaria
Batxiler hezkuntza
Logelak