Logoa

Nazioarteko futbol txapelketa jokatuko da asteburuan

 Aretxabaleta Kilometroak 2005-ek antolatuta, ekainak 11 eta 12an, Nazioarteko Lehenengo Futbol Txapelketa jokatuko da Aretxabaletan. Txapelketa honetan Gales, Eskozia, Frantzia eta Euskal Herriko taldeak arituko dira norgehiagoka.

Andoni Azpilikuetak irabazi du Aste Berdearen argazki lehiaketa

 Aretxabaleta Ingurumen astearen barruan antolatu zuten argazki lehiaketako sariak domekan banatuko dituzte. Almen eta Kurtzebarri ikastetxeetako DBHko 19 ikaslek parte hartu dute sariketan. Irabazlea Andoni Azpilikueta izan da.

Nazio Batuen Erakundeak Kepa Urraren tortura salaketa onartu du

 Aretxabaleta Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak Kepa Urra aretxabaletarrak jasandako torturen gaineko salaketa onartu eta adierazpena egin du.

Udako kirol kanpaina 2005

 Aretxabaleta Aretxabaletako Udalak aurtengo Udako Kirol Kanpaina martxan jarri du. Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea Kiroldegian.

Gastronomiaren gaineko bi ekintza antolatu ditu Loramendik

 Aretxabaleta Gure elikaduraren gaineko hitzaldia eta ardo-dastatze ikastaroa antolatu ditu Loramendi euskara elkarteak. Hitzaldia ekainaren 2an izango da, eta ikastaroa, hilaren 6an. Azken horretarako izenematea zabalik dago.

Aste Berdea martitzenetik domekara bitartean

 Aretxabaleta Aste Berdea antolatu du Udaleko Ingurumen Sailak Ihoberen laguntzarekin. Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 5era bitartean ume, gazte zein nagusiendako ekintzak egingo dituzte.

Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketa

 Aretxabaleta Abuztuan egingo diren Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Kultura Sailak.

Piraguak itzultzeko deia

 Aretxabaleta Murrukixo Mendizale Elkarteak piraguak itzultzeko deia egin die erabiltzaileei. Ekainaren 2rako, eguena, guztiak bere lekuan gura ditu.

Goi mailako hezkuntzaren gaineko mintegia egingo du Mondragon Unibertsitateak

 Aretxabaleta Goi mailako hezkuntza europar konbergentziarantz: ikaskuntzan oinarritutako ereduak delako mintegia antolatu du Mondragon Unibertsitatearen Hezi institutuak. Hilaren 26 eta 27an, eguena eta egubakoitza, egingo dute Otalora jauregian.

Eraikuntzarako langileak hezi nahi ditu Arizmendi ikastolak

 Aretxabaleta "Eraikuntza eta Lanbide Heziketa: profil profesional berriak" izeneko heziketa zikloa hasiko du irailean Arizmendi ikastolak. Horretarako eraikuntzaren sektorearekin mintegia egin zuen eguenean Aretxabaletako egoitzan.

Aretxabaletako Udalak irudi berria

 Aretxabaleta Gaur asteazkena, maiatzak 18, egin da Aretxabaletako Udalaren erakunde-irudi berriaren aurkezpena Diseinu lanak egin dituen publizitate-agentzia Arrasaten kokatuta dagoen Arteman Komunikazioa enpresa izan da.

Alberto Ferreirok irabazi du squash txapelketa

 Aretxabaleta Atzo, maiatzak 17, jokatu zen squash txapelketako finala. Alberto Ferreiro Garikoitz Ibarzabal oñatiarrari gailendu zitzaion 3-0 emaitzarekin.

Zapatura bitartean Euskararen Astea egingo du Loramendi EEk

 Aretxabaleta Gaur, maiatzak 17, hasi eta zapatura bitartean Euskararen Astea antolatu du Loramendi Euskara Elkarteak. Niaz, zuaz, euskeraz! leloarekin dator, gainera.

Aretxabaletako trikiti eskolak antolatuko du jaia datorren urtean

 Aretxabaleta Debagoieneko I. Trikitixa Egunak 130 trikitilaritik gora elkartu zituen zapatuan Arrasaten. Jaiak izango du jarraipenik, Aretxabaletak jaso zuen eta lekukoa bazkalostean.

Domekan Otala Zelai eguna

 Aretxabaleta Domekan, maiatzak 15, egingo dute Otala Zelai eguna. Urteroko hitzordua da, eta eguraldia lagun izanez gero erromeri giro bikaina sortuko da Aozaratza auzoko zelaian.

Irudi berria dauka Udalak

 Aretxabaleta Udalak irudi korporatiboa aldatu du. Lehen bezala, herriko zaindari den Migel deuna ageri da Noeren arka gainean, baina gaurkotu egin dute. Aurkezpen ofiziala, maiatzaren 18an, 11:30ean, egingo dute Aretxabaletako udaletxean.

Kultura-etxea, gaztelekua, liburutegia eta musika eskola egingo dituzte Herriko plazan

 Aretxabaleta Astelehenean, maiatzak 9, egindako osoko bilkuran onartu zuten zinema, liburutegia, kultura-etxea eta musika eskola egiteko proiektua. Herriko plazan dagoen eraikinean egingo dituzte, hau da, zine zaharra dagoen tokian, eta datorren urte bukaerarako bukatuta egongo da.

Animalien hezurdurak aurkitu dituzte Durana kaleko etxe baten

 Aretxabaleta Sei hezurdura aurkitu dituzte Durana kalean zaharberritze lanak egiten dabiltzan etxe baten. Animalienak dira, baina ez dakite zein animali izan daitezkeen.

Oinezkoendako pasabidea zubi azpitik

 Aretxabaleta Aretxabaletako saihesbidearen iparraldeko sarreran, hau da, Arrasatetik datorren errepidea Aretxabaletan sartzen den tokian, zubi azpiko pasabidea egingo du Foru Aldundiak oinezkoendako. LKS enpresak egin zuen proiektua 2003an, eta orain ikusgai jarri dute.

Basabeazpiko neska-mutikoak Aretxagazetara bisitan

 Aretxabaleta Basabeazpi guneko 3. haur hezkuntzako neska-mutikoak etorri dira bisitan Aretxagazetako egoitzara.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak