Logoa

Aretxabaletako Ezker Abertzaleak greba eguneko gertakarien balorazioa egin du

 Aretxabaleta Aretxabaletako Ezker Abertzaleak prentsaurrekoa egin du gaur, martxoak 10. Prentsaurrekoan greba eta mobilizazioaren gaineko balorazioa egin dute. Gertatutako istiluaren gainean ere hitz egin dute.

Doneztebeko talde batekin trukea antolatzen dabil Loramendi EE

 Aretxabaleta Joan zen eguenean Doneztebeko elkarte batekin truke kulturala egin gura duten aretxabaletarrek batzarra izan zuten, trukea antolatzen hasteko. Hiru lagun koadrila batu ziren. Loramendi euskara elkarteak dei egiten die interesa duten guztiei bigarren batzar batera joateko. Martxoaren 13an, astelehena, egingo dute bilera udaletxe zaharrean, 19:00etan.

Gaur hasita hainbat ekintza Emakumearen Egunaren inguruan

 Aretxabaleta Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu astean, eguaztenean, eta aurten inoiz baino ekitaldi gehiago antolatu dituzte Udalaren, Loramendiren eta Hiruatxen artean. Gaur hasi eta bi astean argazki erakusketa egongo da; martxoaren 8an kontzertua, eta 9an, berbaldia.

Gaztelekuaren logotipo lehiaketa antolatu du Atxagaztek

 Aretxabaleta Aretxabaletako gaztelekuarendako logotipoa aukeratuko dute lehiaketa bidez. Martxoaren 12rako aurkeztu behar dira lanak.

Herritarrak gertu Aratusteak ospatzeko

 Aretxabaleta Koadrilak azken gertaketa lanak egiten dabiltza mozorroa gertu izateko domekarako; izan ere, koadrilak izango dira herria girotuko dutenak. Kalejira, Txino Dantza eta herri bazkaria izango dira eguneko protagonista, eta mozorro dotoreenek sariak jasoko dituzte.

Antzerki ikastaroa egingo dute martxoan

 Aretxabaleta Trilkimailu antzerki taldeko Beñat Zamalloak emango du ikastaroa martxoko egubakoitzetan, eta 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Ikastarora datozenek maiatzean, Euskararen Egunean, egingo duten antzezlanean parte hartu ahal izango dute.

Urkuluko lanen amaiera ekitaldia egin dute

 Aretxabaleta Urkuluko txukuntzeko eta egokitzeko lanak ia amaitu dituztela eta ekitaldia egin dute gaur, otsailak 17, urtegian. Aretxabaletako udal ordezkariekin batera, Foru Aldundiko Diputatu nagusia eta lurralde antolamendurako diputatua izan dira besteak beste ekitaldian.

12 milioi euroko udal aurrekontua onartu dute

 Aretxabaleta Astelehenean onartu zuen udalbatzarrak 2006ko udal aurrekontua. EAJ, Aralar eta EBren aldeko botoak jaso zituen, PSE-EEko zinegotziaren aurkakoa eta PPkoa abstenitu egin zen. 12 milioiko aurrekontua da.

Aratusteetan makillatzen ikasteko tailerra emango dute Aretxabaletan

 Aretxabaleta Aratuste jaiei begira, makillaje ikastaroa antolatu dute Atxagazte gaztelekuan. Batik bat, mozorroarekin bat egiteko norbera zelan makillatu irakatsiko dute han. Hortaz, joaten direnek makillaje jakin bat irakasteko eskatu ahal izango dute.

Herri bazkaria egingo dute Aratuste domekan

 Aretxabaleta Herri bazkaria antolatu du Kultura Sailak koadrilek eskatuta Aratuste domekarako. Txartelak 10 euro balio du eta Artano eta Arlutz tabernetan, kultur etxean edo kirol etxean erosi behar dute herritarrek.

Ametzueta taldie: 140 bazkide dituen Realaren lagun taldea

 Aretxabaleta Joan zen egubakoitzean aurkeztu zuten Ametzueta taldie, baina orain arte ere lanean jardun du. Herriko Realzaleak batzea zuten helburu eta autobusa herritik bertatik ateratzea Anoetara joateko. Biak lortu dituzte, eta dagoeneko 140 bazkide ditu taldeak.

Koldo Amestoy ipuin kontalaria Aretxabaletan

 Aretxabaleta Koldo Amestoy lapurtarrak helduendako ipuinak kontatuko ditu eguenean, hilak 9, udaletxe zaharrean, 19:00etan hasita. Loramendi euskara elkarteak antolatu du emanaldia.

Santa Ageda mutilak gertu eskean eta dantzan ateratzeko

 Aretxabaleta Bihar, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu eta etzi, otsailak 5, Santa Ageda eguna. Usadiorik ezagunenetakoa da Aretxabaletan Santa Ageda mutilak kantuan eta eskean ateratzea, eta zaharrenek ere ez dakite noiz duen jatorria.

Realaren lagun taldearen aurkezpena

 Aretxabaleta Bihar, otsailak 3, herrian sortu berri duten Realaren peña edo lagun taldea aurkeztuko dute: Ametzueta taldea. 19:00etan izango da ekitaldia Orly tabernan, eta Realeko zuzendaritza batzordeko hainbat kide eta jokalari batzuk elkartuko dira.

Loramendiren literatura lehiaketan herriko 212 ikaslek hartu dute parte

 Aretxabaleta Jai giroan banatu zituzten egubakoitzean Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak antolatutako Eskolen Arteko XVIII. Literatura lehiaketako sariak.

Kirol etxea berritzeko ideien lehiaketa

 Aretxabaleta Herriko kirol etxea txiki geratu da eta gainera, berritu beharrean dago. Horregatik ideien lehiaketa antolatu du Udalak. Hiru hilabete izango dituzte arkitektoek proiektuak aurkezteko, eta ondoren, beste hiru hilabete epaimahaiak gustukoena aukeratzeko.

Kanuto Deuna Aretxabaletan barrena ibili zen zapatuan

 Aretxabaleta Seigarren urtez ospatu zuten Kanutoren jarraitzaileek haren aldeko eguna. Azkena taberna da santuaren irudiaren gordeleku, eta urtean behin ateratzen dute jaia ospatzeko. Goizetik atera zuten irudia eta arratsaldean egindako kalejiraren ondoren eroan zuten berriz Azkena tabernan duen aldaretxora.

Kanuto deunaren omenezko jaia zapatuan

 Aretxabaleta Urteroko jaia egingo dute Kanuto deunaren jarraitzaileek zapatuan, urtarrilak 21. Seigarrena da dagoeneko, eta musika eta bazkaria izango diituzte. Bazkarirako txartelak aurrez hartu behar dira Azkena, Ezkutu edo Urbaltz tabernetan.

Hasi dira AP-1 autobidearen azkeneko zatiko lanak Aretxabaletan

 Aretxabaleta Eguenean jarri zuten, Arbizelain, Eskoriatzarainoko errepidearen lehenengo harria. Legegintzaldia hasi orduko jarritako helburuak bete dituztela adierazi zuen Glez. de Txabarrik Leintz bailarako alkateen aurrean.

Enplegu zentroa zabalduko dute institutuan otsailean

 Aretxabaleta Otsailean zabalduko dute Enplegu zentroa Aretxabaletako institutuan. 2003an Enplegurako Orientazio zerbitzua, Lanbide, jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak, eta orain Enplegu zentroak orientazio zabalago eta sakonagoa emango die lan bila dabiltzanei.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Yoga-ayurbediko masajea
eramateko janaria
Penintsula urgentea
Apustuak
Loteria