Logoa

Aralarri kendutako lau batzordeek badituzte arduradunak

 Aretxabaleta Aralarrek Gobernu batzordetik alde egin ostean hiru zinegotziei batzordeen ardura kendu zien alkateak. Asteleheneko osoko bilkuran ardurak banatu zituzten, eta Xabier Sarasuari egun erdiko lan jarduna kendu zioten.

IV. Paella Lehiaketan izena emateko epea zabalik

 Aretxabaleta Maiatzaren 14an, domekan, Otala zelaiko erromeria ospatuko da. Bertan IV. Paella Lehiaketa egingo da. Partehartzaileek kultura etxean eman beharko dute izena, maiatzaren 12a baino lehen. Hala egiten ez dutenek, eta lekurik badago, egunean bertan ere eman dezakete izena. Prezioa 5 euro.

Hemeretzi ideia kirol etxea berritzeko

 Aretxabaleta Apirilaren bukaeran amaitu zen kirol etxea berritzeko ideiak aurkezteko epea. 19 lan jaso dituzte udaletxean, eta martitzenean zabaldu zituzten lehen begirada botatzeko.

Debagoieneko II. trikitixa eguna ospatuko dute zapatuan

 Aretxabaleta Debagoieneko trikiti eskola guztiak batuko dira zapatuan, hilak 6, herriko kaleetan. Kalejira, bazkaria, erromeria eta beste zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Gobernu batzorde berria osatuta sail batzuk arduradun barik daude oraindik

 Aretxabaleta EAJ bakarrik geratu da Udal gobernuan Aralar eta Ezker Batuak alde egin ostean, eta Arritxu Oliden alkateak beste alderdikide bi hautatu ditu Gobernu batzordean jarduteko: Mikel Uribetxebarria eta Iñaki Saez de Azkunaga.

Tapia, Carles Belda eta The Solanosen kontzertuak II. Trikitixa Egunaren atarian

 Aretxabaleta Maiatzaren 6an, zapatua, Debagoieneko II. Trikitixa Eguna ospatuko dute Aretxabaletan. Jaia girotzen joateko hiru kontzertu antolatu dituzte datorren asterako: maiatzaren 4an, Tapia eta Carles Belda hurreratuko dira; eta maiatzaren 5ean, The Solanos. Trikitia ulertu eta sentitzeko era ezberdina duten luxuzko musikariak.

Itzuli da azoka Gernika plazara, ia zazpi urteren ondoren

 Aretxabaleta Astelehen goizetan Belorrieta auzoan egiten den azoka lekuz aldatu du Udalak: joan den astelehenetik aurrera, Gernika plazan egingo dute eta han aurkituko ditugu ohiko postuak.

Enplegu Zentroa aurkeztuko dute bihar

 Aretxabaleta Aretxabaletako Lanbide-Heziketako Institutuan, Lanbide, Euskal Orientazio Zerbitzuko Enplegu Zentroa jarri dute. Bihar, apirilak 11, aurkeztuko dute instalazioa 11:00etan.

Xabier Sarasua Aralarko kidea Gobernu batzordetik bidaltzea erabaki du EAJk

 Aretxabaleta Astelehen goizean iragarri zion Arritxu Oliden alkateak Xabier Sarasuari EAJren erabakia: Gobernu batzordetik bidaltzea. EAJk emandako arrazoia da Sarasuak batzordea kontuan hartu barik lan egin izana. Era berean, Aralarko beste kide bat sartzea aipatu zion. Eguaztenean prentsaurrekoa egin zuen Aralarrek eta gogor erantzun zioten EAJren erabakiari.

Akordeoi orkestrak diskoa grabatuko du maiatzean

 Aretxabaleta Grabatuko duten aurrenekoa diskoa da eta 14 urteko ibilbidea laburbildu gura dute, hala. Oraindik ez dakite grabazioa zehazki non egingo duten, baina maiatzeko zubian egingo dutela argi dute. Orkestrako kideak entsegutan dabiltza buru-belarri.

Xavier Espinet katalanaren erakusketa

 Aretxabaleta Erakusketa antolatu du Kultura sailak apirilaren 1ean hasi eta 11ra bitartean. Xavier Espinet katalanaren koadro eta eskulturak egongo dira ikusgai Iralabarri plazako kultur etxean egunero, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bihar, zapatua, egingo dute inauguratze ekitaldia, 19:00etan, eta Espinet bera hurreratuko da eskulturak aurkeztera.

Batasunaren proposamen politikoaren aurkezpena

 Aretxabaleta Berbaldia antolatu du Aretxabaletako Batasunak apirilaren 6rako, eguena. Orain herria, orain bakea proposamen politikoaren berri eman gura dute, eta Kurtzebarri eskolan izango da ekitaldia, 19:00etan.

Bihar taldearen txotxongilo emanaldia eguenean

 Aretxabaleta Bihar antzerki taldeak Ipuin magikoak txotxongilo emanaldia eskainiko die herriko umeei martxoaren 30ean, 17:00etan.

Malkoei ia ezin eutsita esan zuen baietz ibarreko lehen senar bikoteak

 Aretxabaleta Erabat hunkituta, baiezkoa eman zioten elkarri Javi Gil eta Angel Irurek Aretxabaletako udaletxean. Zeremonia xume eta polita izan zen eta sekulako ikusmina piztu zuen herrian.

300 zuhaitzetik gora landatuko dituzte Zuhaitz Egunean

 Aretxabaleta Zuhaitz Eguna antolatu du Udaleko Ingurumen sailak ikastetxeekin batera. Domekan, martxoak 26, landatuko dituzte zuhaitzok Urkulura doan bidegorriaren hasieran.

'Bizitza bera' emanaldia Joxe Mari Anduaga kantariaren eskutik

 Aretxabaleta Bizitza bera izeneko kontzertua eskainiko du Joxe Mari Anduaga kantari oñatiarrak eguaztenean, martxoak 22, kultura etxeko bideo gelan, 18:30ean.

Mikel Galdos 8. tokian sailkatu zen Sevillan

 Aretxabaleta Mikel Galdos aretxabaletarra 8. postuan sailkatu zen aste bukaeran Sevillan jokatutako Peugeot Tourreko txapelketan. Real Club Sevilla golf zelaian 132 jokalari izan ziren lehian eta 45ek gainditu zuten lehen saioa.

Literatura astea Kurtzebarri eskolan

 Aretxabaleta Aurten ere literatura astea antolatu dute Kurtzebarri eskolan. Martxoaren 20tik 23ra bitartean literaturarekin lotutako zenbait ekintza egingo dituzte eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek.

Olinpiadak eta sagardotegira irteera

 Aretxabaleta Kirol etxeko jardueren ardura duen Goiena Sport taldeak olinpiadak eta sagardotegira irteera antolatu ditu apirilaren 1erako. Izena kirol etxeko harreran eman behar da, eta azken eguna martxoaren 23a da.

Jardunaldiak Aretxabaletako Batzokian

 Aretxabaleta Batzokiak jardunaldiak antolatu ditu egungo egoera politikoaren gainean. Lehenengo hitzaldia Joseba Egibarrek emango du, egubakoitzean, hilak 17, Kurtzebarri eskolan.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Aholkularitza
Inpresioa Aluminio Egurrean Edozein Euskarritan
Animaliendako txokoa
Zerbitzu internazionala
Muntaia industrialak