Logoa

Abian da Barriketan egitasmoa

 Aretxabaleta Barriketan izeneko egitasmoa jarri dute abian Udalak, Leintz Udal Euskaltegiak eta Loramendi Euskara Elkarteak. Ekainean abiarazi dute, baina irailean gorpuztuko da egitasmoa.

San Juan bezperako ekitaldiak gertu

 Aretxabaleta Kultura sailak urteroko egitaraua antolatu du San Juan bezpera ospatzeko. Dantzak, sua eta erromeri giroa izango ditugu herrian, eta tantaia altxatzen ere saiatuko dira datorren urteko Santa Ageda mutilak.

Datozen egunetan erabakiko dute Santutxuko biribilgunea nork egin

 Aretxabaleta Aretxabaletako iparraldeko sarreran dagoen Santutxuko ermita inguruan biribilgunea egingo dute. Proiektua zeinek egin erabaki behar du Foru Aldundiak eta deialdia kaleratu zuen orain dela aste bi. 90 mila euroko aurrekontua du proiektuak, eta bost hilabeteko epea ezarri dute lanok egiteko.

IV. mendi martxa ekainaren 18an

 Aretxabaleta IV. mendi martxa antolatu du Murrukixo Mendizale Elkarteak domekarako, ekainak 18. Copreci lantegiko aparkalekutik aterako dira mendizaleak 07:30ean, eta 28 kilometroko ibilbidea egindakoan Herriko Plazan bukatuko dute. Izena egunean bertan eman daiteke.

Andramaixak iragartzeko kartel eta esaldi lehiaketak zabalik

 Aretxabaleta Andramaixak gero eta hurrago ditugula eta lanean hasita daude Udala eta jai batzordea. Andramaixak iragarriko dituen kartel lehiaketa eta jaietan ahoz aho ibiliko ditugun esaldiak gura dituzte. Bata zein bestea aurkezteko azken eguna ekainaren 30a da.

Sahararen aldeko elkartea sortu dute

 Aretxabaleta Sahararen alde lan egingo duen elkarte berria daukatu herrian. Olaia Sagredo eta Roberto Hernandez arrasatearrek sortu dute, eta aurkezpen ekitaldi gisa Sahararen aldeko astea antolatu dute ekainaren 12tik 17ra.

Aratz taldeko lau igerilarik zazpi domina lortu zituzten Donostian

 Aretxabaleta Donostiako XII. igeriketa txapelketa jokatzera joan ziren Aretxabaletako adimen urritasuna duten Aratz taldeko lau kide. Jokatzera joan eta zazpi domina eskuratu zituzten, sei urrezkoak eta brontzezkoa.

KZgunea: ekaineko egitaraua

 Aretxabaleta

Orain, IZENPE txartela lortu daiteke Aretxabaletako KZgunean. Txartel honekin hainbat eragiketa pertsonal burutu eta dokumentuak lortu daitezke, Internet bitartez. Guzti honetaz herritarrei azalpen zehatzak emateko asmoz, ekainetik aurrera mintegi berriak izango dira.

Energia aurrezteko proposamenak udalbatzarrari

 Aretxabaleta Energiaren inguruko kontuak landu dituzte Kurtzebarri eskolako ikasleek hiru hilabetean eta jasotako ondorio eta proposamenak aurkeztu zizkioten udalbatzarrari atzo, maiatzak 31, egindako ezohiko osoko bilkuran.

Lehen solairua erori da kultur etxe berriaren lanetan

 Aretxabaleta Santa Kurtz kalean egiten ari diren kultur etxeko lanetan izan da gertaera. Dirudienez, porlanezko plaka bat bota dute solairua egiteko. Egiturak ez zuen behar besteko indarrik plaka horri eusteko eta behera etorri da. Zorionez, azpian ez zegoen inor eta ez da aparteko ezbeharrik izan.

Helduendako euskal dantza ikastaroa izango da datorren ikasturtean

 Aretxabaleta Loramendi dantza taldeak, Udalarekin elkarlanean, euskal dantzen ikastaroa antolatzeko asmoa dauka 2006-2007 ikasturterako. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute dagoeneko.

Etxean dira Alberto Iñurrategi eta Eneka Guenetxea mendizaleak

 Aretxabaleta Maiatzaren 11n iritsi ziren Shivlingeko (6.543 m) gailurrera Alberto Iñurrategi eta Eneka Guenetxea mendizaleak, Jon Belokirekin batera. Austriarren bidetik egin nahi zuten igoera, baina bidea gaizki zegoela-eta, bide normaletik egin behar izan zuten, hegoaldetik. Aste honetan iritsi dira Aretxabaletara.

Patin soka Urkulun: errekorra egitea helburu

 Aretxabaleta Hilaren 25ean, Urkulun, 19:00etatik aurrera errekor bat egiten saiatuko dira: Patin Sugea. Ahalik eta, Patin Suge luzeena osatu eta kilometro erdia sugea hautsi gabe egitea da.

Aretxabaletaren gaineko artikulu zabala Argia astekarian

 Aretxabaleta Kurtzebarri eta Urkuluren magalean" titulatu dute lau orrialdeko artikulua. Aipatzen da nola 1331tik bakarrik egin duen bidea Aretxabaletak. Artikuluan, "ke artetik ihesi, Aretxabaletaren bihotzari, artari eta arkitekturari erreparatu" diote.

Aratz elkarteak Atzegiko film laburren lehiaketan hirugarren saria lortu du

 Aretxabaleta Atzo, eguena, izan zen Donostian Atzegik antolatutako 1. Film Laburren Lehiaketaren sari banaketa. Aretxabaletako Aratz elkarteak "Bidaia baten ametsa" izeneko film laburra aurkeztu zuen eta hirugarren saria jaso zuen.

Atzo hasi eta zapatura bitartean Euskararen Astea

 Aretxabaleta Iaz bezalaxe aurten ere Eitteko prest! leloa izango du Loramendi Euskara Elkarteak antolatutako Euskararen Asteak. Maiatzaren 15ean hasi, astelehena, eta zapatura bitartean gura beste ekitaldi izango ditugu herrian.

Shivlingeko gailurra egin dute Iñurrategi, Beloki eta Guenetxeak

 Aretxabaleta Ostegunean, hilak 11, iritsi ziren Shivlingeko (6.543 m) gailurrera hiru mendizaleak, mendiaren mendebaldeko ertzari jarraituta. Igoera gogorra izan dute: "Hotz ikaragarria pasatu dugu goizeko lehen orduetan, eta bidea oso teknikoa iruditu zaigu, oso zaila eta konpromiso handikoa. Asko sufritu dugu". Horiek izan ziren Iñurrategiren hitzak.

Betiko erromerien giroa sortu zuten Otala Zelain

 Aretxabaleta Jendez beteta eta giro ezin hobearekin, apartekoa izan zen atzo Otala Zelaiko erromeria, eta erantzun paregabea izan zuen.

Otala Zelaiko erromeriaren zain herritarrak

 Aretxabaleta Domekan, maiatzak 14, Otala Zelai eguna ospatuko dute aretxabaletarrek. Garai bateko erromeria giroa sortuko dute herritarrek Aozaratzan dagoen zelaian. Kultura Sailak egitarau zabala antolatu du horretarako.

Otala Zelaiko XXVIII. Kross Herrikoia domekan egingo da

 Aretxabaleta

Nahi duen edonork har dezake parte Otala Zelaiko XXVIII. Kross Herrikoian.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

VW AUDI SEAT SKODAespezialistak
Neska mutikoak
Pintxoak
Metalezko eta plastikozko artikuluak