Logoa

Beinke-Loramendi dantza ikastaroa

 Aretxabaleta Beinke-Loramendi dantza berreskuratzeko asmoarekin ikastaroa antolatu du Loramendi Euskara Elkarteak. Urriaren 19an hasiko dute, eta aurrez izena eman behar da.

Has daitezela San Migel jaiak!

 Aretxabaleta Bihar, irailak 29, hasi eta domekara bitartean jai giroa izango dugu herrian. Hainbat ikuskizun, XII. azoka biologikoa eta artisau feria, herri bazkaria, herri kirolak eta beste ekitaldi batzuk guztion gozagarri.

Auto ilarak istripuaren ondorioz

 Aretxabaleta Azken ordua: Zabaldu dute errepidea eta ez dago inolako eragozpenik.

Gaur azken eguna herri bazkarirako txartelak erosteko

 Aretxabaleta Zapatuan, irailak 30, herri bazkaria egingo dute San Migel jaien barruan. Txartelak salgai daude Orly, Urbaltz eta Gurea tabernetan, eta gaur, eguaztena, da erosteko azken eguna.

Aretxabaletar bat atxilotu dute gazte bati labankadak eman dizkiolakoan

 Aretxabaleta Bergarako Ertzain etxeko agenteek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten domeka goizean, hilketa saiakera delitua egotzita. Eztabaida batean, akusatuak gazte bati labankada batzuk eman zizkion eta ospitalera eraman zuten arma zuriz egindako hiru zauriekin.

Erakusketa egingo dute kirol etxeko proiektuekin

 Aretxabaleta Kirol etxearekin zer egin erabakitzeko ideien lehiaketa deitu zuen Udalak orain hilabete batzuk. 19 lan aurkeztu zituzten eta hilaren hasieran eman zuten irabazlearen izena. Orain erakusketa jarriko dute lehiaketara aurkeztutako sei lan onenenekin.

Lehenbailehen hasiko da Amaral enpresa Otalora kalea berritzen

 Aretxabaleta Joan den asteko asteleheneko osoko bilkuran erabaki zuen udalbatzarrak Amaral enpresari ematea Otalora kaleko saneamendu eta hornikuntza lanen ardura. Lehenbailehen hasi gura dituzte, eta zortzi hilabetean bukatzeko konpromisoa hartu du Amaralek. 2.479.000 euroko aurrekontua daukate, eta guztira 9.080 metro koadro konponduko dituzte.

Liverpool taldea "Xabi Alonso" lagun taldea sortu dute

 Aretxabaleta Futbolaren inguruko beste lagun talde bat sortu dute herrian: Liverpool taldea "Xabi Alonso". Hurrengo asteburuan, irailak 23, aurkezpen jaialdia egingo dute, eta bazkideak gura dituzte.

Hautatu dute kirol etxea berritzeko ideia

 Aretxabaleta Herrian daukagun kirol etxearekin zer egin erabakitzeko ideien lehiaketa deitu zuen Udalak orain hilabete batzuk. 19 lan aurkeztu zituzten eta guztiak ondo aztertu ostean hautatu dute irabazlea.

Hamasei jarduera eskaini ditu kirol zerbitzuak, hiru berriak

 Aretxabaleta Kirol eskaintza zabaltzeko asmoarekin jarduera asko jarriko ditu abian Udaleko kirol zerbitzuak Goiena Sport enpresaren bitartez. Herritarrek etxean jasoko dute guztien berri ematen duen liburuxka, eta astelehenean, irailak 11, hasiko dira abian hainbat jarduera.

Biatoristen bikario nagusi izendatuko dute Goio Eskibel

 Aretxabaleta Uztailean hautatu zuten biatoristen bikario nagusi, eta domekan, irailak 3, egingo dio zin karguari Frantziako Vourles herrian. 64 urte ditu Goiok, eta hurrengo sei urteak Erroman pasatuko ditu.

Arantzazura joateko txartelak salgai

 Aretxabaleta Irailaren 4an, astelehena, aretxabaletarrak erromes joango dira Arantzazura ohiturari jarraituz. Basotxo erretiratuen elkarteak salgai ditu txartelak autobusean joateko.

Abuztuan zenbait zerbitzuk ordutegi berezia izango dute

 Aretxabaleta Abuztuan ezohiko ordutegia izango dute zenbait udal zerbitzuk. Hemen bildu ditugu horietako batzuren ordutegiak:

Entrenamendu saioetan dabil preferenteko futbol taldea

 Aretxabaleta Hasita daude entrenatzen preferente mailan jokatzen duten futbol jokalariak. Aldaketak egon dira, eta zazpi jokalari berrirekin osatu du taldea UDAko zuzendaritzak irailaren 10ean hasiko den denboraldirako. Uztailean lanean jardun ostean, abuztuan hartuko dituzte oporrak jokalariek Andraimaxak pasatu arte.

Goitik behera berrituko dute Otalora kalea

 Aretxabaleta Ur hornikuntza eta saneamendu lanak egingo dituzte Otalora kalean, eta hori aprobetxatuta kalea erabat berritu eta dotoretzea erabaki du Udalak. Hala onartu zuten astelehenean egindako osoko bilkuran, EAJ eta PPko aldeko botoekin; Aralar eta Ezker Batua abstenitu egin ziren.

Jose Angel San Miguelen kartelak iragarriko ditu Andramaixak

 Aretxabaleta Jose Angel San Miguel aretxabaletarrak irabazi du Andramaixetako kartel lehiaketa. Jaietako pasarteak jaso ditu, eta epaimahaiari gehien gustatu zitzaion.

Kontseiluaren Euskal Tonbola: Aretxabaletako Anjel Zubillagari egokitu zaio Txinarako bidaia

 Aretxabaleta Gurea tabernan erosi zuen Anjelek tonbolako sari nagusia zekarren txartela. Egunero joaten da Anjel Gurea tabernara kafea hartzera eta azken asteotan ia egunero erosi du tonbolako txartelen bat. Bederatzi egun egingo ditu Txinan eta berarekin joateko boluntariorik ez du falta.

"Eskertzekoa da gurekin gogoratu izana"

 Aretxabaleta Egun borobila izan zen atzokoa Errasti aita-semeentzat. Urrezko intsigniak ezarri zizkien Aretxabaleta Kirol Elkarteak orain arte egindako lana eskertzeko, eta gainera, Debarroko Pilota Txapelketako finala irabazi zuten Unai eta Ibon Errastik.

Urrezko intsigniak ezarriko dizkie UDAk Errasti aita-semeei

 Aretxabaleta Domekan, uztailak 9, ezarriko dizkie Aretxabaleta Kirol elkarteak urrezko intsigniak Juan Mari, Unai eta Ibon Errastiri. Gainera, Debarroko Pilota Txapelketako senior mailako finala jokatuko dute Errasti anaiek.

Martitzen eta egubakoitzetan zinema, plazan

 Aretxabaleta Azken urteotan bezalaxe uztailean filmak emango ditu Kultura sailak Herriko Plazan. Martitzen eta egubakoitzetan izango dira, 22:30ean.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak