Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje berezia emango du Goiena telebistak gaur

  Euskara  Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Euskal Herrian 6.000 lagun inguruk dihardute 1.200 mintzalagun taldetan banatuta. Debagoienean 200dik gora lagun dira. Euskara zabaltzeko ekimen garrantzitsua izanik erreportaje berezia egin du Goiena telebistak eta urriaren 11n emango du, 21:30ean.

Urriaren 12an hondakinik ez ateratzeko ohiko guneetara eskatu du Mankomunitateak

  Ingurumena  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Urriaren 12an hondakinik ez ateratzeko ohiko guneetara eskatu du Mankomunitateak

Hiri hondakinak batzen dituzten langileen eta Mankomunitatearen artean sortutako lan gatazka dela eta bihar, urriak 12, "balitekeela ohiko ohiko hondakin bilketa zerbitzurik ez ematea" adierazi dute Debagoieneko mankomunitateko ordezkariek. Horregatik hondakinik ez ateratzeko ohiko guneetara eta etxeetan mantentzeko ostirala arte eskatu dute.

Aste amaiera gogorra datorkio Leintz Arizmendi taldeari

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate

Aste amaiera gogorra datorkio Leintz Arizmendi taldeari

Bihartik hasita, bi partidu jokatuko dituzte Leintz Arizmendi futbol taldeko neskek. Etxean dute lehena.

Euskararen erabilera indartzea helburu duen dinamiken bila hasiko dira Aretxabaletan

  Euskara  Aretxabaleta

Euskararen erabilera indartzea helburu duen dinamiken bila hasiko dira Aretxabaletan

Hitz egin izeneko ekimena jarri du abian Loramendi elkarteak Aretxabaleta euskalduntzeko zein lan egin eta nola zehazteko. Prozesu parte-hartzailea zabalduko du eta hiru bilera egingo dituzte herritarrekin: urriaren 21ean eta azaroaren 4an eta 18an. Ateak edonorendako dituzte zabalik.

Aitor Antxia Leturiak gidatuta Orora eta Larrinora bisita eguenean

  Kultura  Aretxabaleta

Aitor Antxia Leturiak gidatuta Orora eta Larrinora bisita eguenean

Oro eta Larrino inguruko kontuak ezagutuko dituzte eguenean, urriak 12, Ezagutuz irteerara gerturatzen direnek. Historia kontuetan aditua den Aitor Antxia Leturiak egingo ditu gidari lanak beste behin. 10:30ean irtengo dute Herriko Plazatik –oinez zein autoan– eta izena aurrez ematea eskatu dute Arkupen.

Aretxabaleta Lagunkoia egitasmoa lantzen hasteko gertu

  Gizartea  Aretxabaleta

Euskadi Lagunkoia egitasmora batuko da Aretxabaleta eta urriaren 19an egingo du talde eragileak lehen bilera. Ondoren lantaldea osatuko dute eta orain dela lau urte Basotxo erretiratuen elkarteak egindako diagnostikotik abiatuta hasiko dira lanean.

Aretxabaletan geratu dira hiru puntuak

  Kirola  Aretxabaleta

Aretxabaletan geratu dira hiru puntuak

Lehenenego zatian Ander Fernandezek egindako golari esker, 1-0 irabazi du UDAk Beti Gazteren aurka.

Arkupe gainezka eta umorez blai

  Kultura  Aretxabaleta

Antzerki hilabetearen baitan, atzo gaueko emanaldiak Arkupe bete egin zuen. Herritar bat baino gehiago kanpoan geratu zen sartu ezinda. Etxeko saltsak izeneko antzezlanak arrakasta izan izan zuen. Eskarmentu handiko aktoreak elkartu ziren gainera: Ane Gabarain, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Gazteengana iristeko kale hezitzaileen lana

  Gizartea  Aretxabaleta

Gazteengana iristeko kale hezitzaileen lana

Irailaz geroztik dabiltza lanean Udalarendako Nerea Sanchez ondarrutarra eta Manex Agirre lasartearra, biak kale hezitzaileak. Gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden adin txikikoengana iristea da horien egitekoa eta lehen pausoak dagoeneko eman dituzte.

Umorea ardatz duten antzezlanak asteburuan

  Kultura  Aretxabaleta

Umorea ardatz duten antzezlanak asteburuan

Gaur, egubakoitza, bi bikoteren arteko gorabeherak eskainiko ditu Txalo Produkzioak Etxeko saltsak komedian, eta bihar, Javier Liñerak nazien Alemaniako gayen bizipenen berri emango du Barro rojo-n; domekan ostera, Zirika Zirkus dator umeendako.

Bergarako Idazle Eskolaren 15. ikasturtea eta Karmele Igartua beka aurkeztu dira

  Gizartea  Aretxabaleta  Bergara

Bergarako Idazle Eskolaren 15. ikasturtea eta Karmele Igartua beka aurkeztu dira

Eguaztenean, Koldo Mitxelena Kulturunean prentsaurrekoa eskaini zen; Bergarako Idazle Eskola graduondokoa eta Karmele Igartua sorkuntza bekaren VII. edizioa aurkezteko. Aurtengo gaia film laburren gidoia izango da, eta epaimahaia Bergarako Idazle Eskolak izendatuko du. 

Bidegorriari irtenbidea topatzeko proposamena egin du EH Bilduk

  Ingurumena  Aretxabaleta

Bidegorriari irtenbidea topatzeko proposamena egin du EH Bilduk

Geltoki plazatik pasatzen den bidegorri zatia orain dela hiru urte inguru berritu zen. Eta Aretxabaletako EH Bilduk gura du horren eraberritzearekin aurrera jarraitzea Kurtzebarri eskola pasatu arte. Horregatik proposamen bat garatu du eta herritarrei erakusten dabiltza ekarpenak egin ditzaten.

Hamabi parte-hartzailerekin, abian da hizkuntzen biziberritzeari buruz Garabidek antolatutako ikastaldia

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena Ikusmira

Hizkuntza gutxiagotua duten zortzi komunitatetako ordezkariak dira Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinko-an parte hartzen dabiltzanak. Agintari profila dute denek ere, eta 140 orduko formazioa jasoko dute urrian zehar. Atzo egin zuten hasiera ekitaldia Aretxabaletako udaletxean.

Kataluniarekin bat egin dute beste behin aretxabaletarrek

  Politika  Aretxabaleta

Kataluniarekin bat egin dute beste behin aretxabaletarrek

Kataluniaren alde deitutako elkarretaratzeekin bat egin zuten Aretxabaletan eta 70en bat lagun elkartu ziren iluntzean Herriko Plaza barrenean. Gaueko lapiko-jotze deiari ere herritar mordoak erantzun zion.

Euren botoa ez dela finkoa ohartarazi dute pentsiodunek

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena Ikusmira

Domekan Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna izan zela eta, AGIJUPENSek, 37.000 bazkide dituen Erretiratuen eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkarteak, deituta elkarretaratzeak egin zituzten atzo iluntzean Debagoieneko herri gehienetan.

‘Hartu, eman, eragin’ lelopean aurkeztu dute Debagoieneko mintzapraktika ikasturtea

  Gizartea  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Oñati

Bailaran 200 lagunetik gora parte hartzen dun egitasmoan, baina, izen-ematea zabalik dago bidelari eta bidelagun berriendako. Interesatuek norbere herriko Berbalagunak taldeetan edo euskara elkarteetan eman dezakete izena.

Giro ederra izan dute aretxabaletarrek sanmigeletan

  Gizartea  Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Kantu afaria, artisauen eta nekazaritza ekologikoaren azoka, Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua eta gehiago izan dira San Migel jaietan herritarrak jai giroan murgiltzeko.

Bilduma zaleak gara?

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Oporrak bukatu dira, eskolak martxan daude, eta urtero moduan, kioskoak bildumaz bete dira. Badirudi edozer gauzak balio duela, titareak, katiluak, kromoak…

Kataluniarrekin bat egiteko lapiko hotsak

  Politika  Aretxabaleta

Aretxabaletarrek ere lapikoekin adierazi zuten, atzo gauean, kataluniarrekin bat egiten zutela. Batzuek plazan elkartu eta herriko kaleetara zabaldu zituzten babes, eta era berean, protesta hotsak; eta beste batzuek, leiho eta balkoietatik jarraitu zituzten.

Jaiei amaiera emateko: boleroak

  Kultura  Aretxabaleta

Urteroko moduan, Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertuarekin eman zitzaien amaiera San Migel jaiei. Iturrigorri pilotalekuan eskaini zuen kontzertua abesbatzak; aurtengoan, boleroak. Maitasunaren eta maitasunik ezaren bueltan diharduten abestiez osatutako errepertorioak jende asko erakarri zuen.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Pintxoen eskaintza zabala
Paper denda