Sebas Aranzabalek irabazi du sanmigeletako bola-txapelketa

Mirari Altube Arrese 2022ko ira. 27a, 12:43
Jose Luis Gorosabel, Igor 'Elosu' eta Sebas Aranzabal. (Argazkia: Bola-joko taldea)

Ohiko San Migel jaiak berreskuratzean bola-txapelketa ere itzuli da. 37 lagunek hartu zuten parte zapatu gaueko lehian, eta Sebas Aranzabal elgetarra izan zen nagusi zazpi txirlo botata. Haren atzetik geratu ziren Igor Elosu sei txirlorekin, eta Jose Luis Gorosabel, bostekin.

"Giro bikaina" izan zen beste behin bolatokian, antolatzaileen esanetan; baita arratsalde partean neska-mutikoek jokatutako txapelketan ere. Nagusien artean Mikel Garzia izan zen txapelduna, eta haren atzetik geratu ziren Aimar Akizu eta Markel Kintanilla. Gaztetxoen txapelketa, ostera, Eki Arresek irabazi zuen, Oihan Busto geratu zen bigarren eta Amets Esnal hirugarren.

Neska-mutikoen bola txapelketako irabazleak. (Argazkia: Bola-joko taldea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak