Nutrizioa eta lehen sorospenak dira 'Geroa Sortuz' campusaren aurtengo nobedadeak

Futbolean oinarritzen den 'Geroa Sortuz' campusaren zortzigarren edizioa da aurtengoa. 61 neska-mutikok eta 5 begiralek osatzen dute taldea eta aste osoan zehar futbola aitzakitzat hartuz, hainbat ekintza burutzen ari dira.

Campus honen helburu nagusia emozioak eta baloreak lantzea da. Aurtengo bi nobedadeak nutrizioa eta lehen sorospenak dira. Horrez gain, antolatutako jarduera batzuk ingeleraz burutzen ari dira, horretarako aditu baten laguntza dutelarik. Bihar emango diote amaiera aurtengo edizio honi.

Erlazionatuak

Aurrera doa 'Geroa sortuz' VIII. campusa

Aretxabaleta

Astelehenean elkartu ziren eta ostiralean amaituko dute gurasoei jaialdi bat eginez. Aste guztian zehar hainbat ekintza burutuko dituzte, besteak b...