Partidua kontrolpean, aurkari kexati baten aurrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 1a, 14:13
Mikel Vinagre arrasatearra baloia eramateko lehian.

UDAk erraz hartu du mendean Atxurre gaur, apirilak 1, Ibarra kiroldegian jokatutako partiduan (9-2). Lehen zatia nahiko parekatua izan da eta bigarrenean tartea zabaldu dute etxekoek; orduan aldrebestu egin da lehia, bereziki kanpokoen protestek eraginda. Igoera matematikoki bermatzeko bihar arte itxaron beharko dute aretxabaletarrek. 

UDAko entrenatzaile Arkaitz Riberaren arabera, taldea ez da onenean heldu gaurko partidura. Mikel Vinagre, Joseba Errasti Txitxo eta Joseba Fraile erdi lesionatuta aritu dira eta hori igarri da taldearen errendimenduan. Baina igarri da, aldi berean, Atxurre sailkapeneko beheko postuetan dagoen taldea eta bigarren zatiak UDAk markagailuan tartea ireki duenean epailearen ia erabaki guztiak protestatzen hasi dira.

Argazkia: Epailea Atxurreko jokalari bati txartel horia ateratzen; protesta asko egin dute kanpokoek

Ia ezinezkoa ez igotzea

Mailaz matematikoki igotzeko bihar laugarren sailkatua den Erandiotarrak taldeak ez irabaztea nahiko zaie aretxabaletarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak