Xabier Igartua: "Sistema batekin zein bestearekin lortu beharreko helburua berbera da, hortaz, aurrera"

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 24a, 22:40

EH Bilduko kideek argi zuten bosgarren edukiontzi bidezko sistemak aurrea hartuko ziola atez atekoari galdeketan, baina "alde handia" iruditu zaie. Xabier Igartua kideak uste du sistema aldatu arren sailkatze-tasei eutsiko dietela aretxabaletarrek.

Udal ordezkariek elkarlanean jarritako helburuak bete beharko direla hemendik aurrera ere jakinarazi du Igartuak, EH Bilduko ordezkariak. Hala, bi urtetan herrian izandako atez ateko bilketa sistemak kontzientziak piztu dituela dio: "Bi urteko ikastaro sakona izan dugu, eta ez dut zalantzarik orain arteko sailkatze-tasei eutsiko diegunik; are gehiago, hobetzeko bidea dugu oraindik nahiz eta sistemaz aldatu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak