Unai Elkoro: "Gure apustua bosgarren edukiontziaren aldekoa zen eta alde nabarmenarekin irabazi du"

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 24a, 22:21

"Oso gustura" agertu dira Unai Elkoro alkatea eta EAJko gainerako kideak emaitzarekin. Parte-hartze kopuru handiak, ia %60koak, ere poztu egin ditu. Sistema aldaketa egiteko denbora apur bat beharko dela jakinarazi du, eta ekain inguruan izango delakoan dago.

"Botoen %76 jaso du bosgarrenak, alde handia iruditu zait eta ez nuen espero, Bergarako eta Eskoriatzako emaitzak erreferentzia nituelako", adierazi du. Parte-hartzearekin ere "gustura" agertu da: "Beste edozein hauteskundetan ere hori baino parte-hartze altuagorik ez da izaten, hortaz, pozik".

Aldaketa uda sasoirako izango dela aurreratu du, ekainerako seguru asko: "Lehenengo finkatu behar dugu edukiontziak non kokatu; oinarri hartuko ditugu aurretik egondakoak. Eta gero ostalaritza zerbitzukoekin eta merkatariekin bilera bat egingo dugu horiendako kokalekuak zehazteko". 

Edukiontziei dagokienez, aukeratu barik daudela jakinarazi du, hori bai, esandako moduan txipa izango dute organikoarenak eta errefusarenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak