Euskara eskolak jasotzeko matrikulazio epea zabalik dago irailaren 29ra arte

  Euskara  Aramaio

Euskara eskolak jasotzeko matrikulazio epea zabalik dago irailaren 29ra arte

Ikasturte berriaren hasieran, euskara eskolak antolatu ditu Aramaioko Udalak aurten ere. Kanpaina bateratua egin da Arabako udalen eta kuadrilla guztien artean; irailean zehar egongo da izena emateko aukera eta eskolak urrian hasiko dituzte.

Frankismo garaiko testigantzak ahaztuak izan ez daitezen

  Gizartea  Aramaio

Frankismo garaiko testigantzak ahaztuak izan ez daitezen

Arabako Foru Aldundiak martxan jarri duen Frankismoaren Biktimei Arreta Emateko Bulegoa Aramaiora iritsiko da datorren eguaztenean –hilak 20–, eta garai hartan biktima izan zirenek testigantza emateko aukera izango dute 09:00etatik 12:00etara.

Oroimen Egunari bultzada emateko lanean

  Gizartea  Aramaio  Arrasate

Oroimen Egunari bultzada emateko lanean

Domekan Besaide Mendi Elkarteko lagunek hartuko dute Oroimen Eguna antolatzeko ardura. Mendian hildako euskal mendizaleak omentzeko egunari bultzada eman gura diote, baina ez egunari bakarrik, baita Besaideko inguruei ere, gehiago zainduta. 

Alboka ikasteko aukera ikasturte honetan ere, Fede de Dios irakaslearen eskutik

  Kultura  Aramaio

Alboka ikasteko aukera ikasturte honetan ere, Fede de Dios irakaslearen eskutik

Aurten ere alboka, danborra, bizkaitar dultzaina, txaramela, kainubera eta beste hainbat instrumentu ikasteko aukera izango da Aramaion, Fede de Dios irakaslearen –www.albokerue.com– eskutik. Ikastaroa urritik ekainera bitartean izango da. Informazio gehiagorako eta izena emateko 688 695 763 telefonora deitu –Irati–.

Bakarkako laugarren kontzertua egin du Iker Martinezek, Aramaion

  Kultura  Aramaio

Bakarkako laugarren kontzertua egin du Iker Martinezek, Aramaion

Itzalen Mundua diskoa kaleratu zuen musikari oñatiarrak maiatzean eta harrezkero, gustura ari da zuzenean aurkezten. Gaur Aramaioko Eki tabernan egin du kontzertua. Haren laugarrena izan da.

Iker Martinezen musika zuzenean gozagarri

  Kultura  Aramaio

Iker Martinezen musika zuzenean gozagarri

Aramaioko Eki tabernan egingo du bihar, domeka, emanaldia, 18:30ean, eta Jabi Zola aspaldiko laguna izango du telonero; irailaren 22an, berriz, Oñatiko gaztelekuan abestuko du, eta horretan, Ruper Ordorikaren aurretik izango da Martinez jotzen.

Ura moztuko da Ibarran astelehenean

  Gizartea  Aramaio

Ura moztuko da Ibarran astelehenean

Ibarran ur-ihesa dagoela eta, mozketak egingo ditu Udalak datorren astean, zehazki jakiteko non dagoen ihes hori eta errazago konpondu ahal izateko. Mozketak kalez-kale egingo dira ihesa aurkitu arte. Astelehenean Matxin kalen moztuko da, 10:00etatik 12:00ak arte.

Martxan da San Martin Pilota Txapelketa

  Kirola  Aramaio

Martxan da San Martin Pilota Txapelketa

Pasa den asteburuan eman zitzaion hasiera Araba mailako pilotari gaztetxoenak batzen dituen txapelketa horren laugarren edizioari; 98 pilotari ariko dira guztira eta finalak San Martin egunean bertan jokatuko dira –azaroak 11–, herriko frontoian.

Andra Mari jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Aramaion

  Gizartea  Aramaio

Andra Mari jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Aramaion

Batetik, Eguzkierripa auzoko jaiak direla eta, bertso afaria egingo dute bihar, zapatua, 21:00etan, auzoan bertan. Bestetik, Ibabeko Andra Mari Kofradiak ohiko ospakizunak egingo ditu domekan, hilaren 10ean, ermitan.

Udalak "zorrotz" salatu du bide bazterrean zaborra utzi izana

  Gizartea  Aramaio

Udalak "zorrotz" salatu du bide bazterrean zaborra utzi izana

Pasa den astean, hainbat traste antzeman zituen Udalak Jarindorako bidean, herritar batzuen salaketa eta informazioa aintzat hartuta. Oinetakoak, arropak, kaxak, poltsak eta bestelakoak zeuden egon behar ez liratekeen lekuan botata.

Erdisotoko lanak bukatzear, 2017-2018 ikasturte hasieraren atarian

  Hezkuntza  Aramaio

Erdisotoko lanak bukatzear, 2017-2018 ikasturte hasieraren atarian

Aramaioko San Martin eskolako ikasleek etzi, eguena, hasiko dute 2017-2018 ikasturtea. Eskolako erdisotoko lanak ikasturte hasierarako bukatuta izatea aurreikusten zuten eta hala izango da. Izan ere, lanok bukatzear daude, apaingarri batzuk jartzea eta materiala eramatea besterik ez da gelditzen guztia erabilgarri egoteko.

Magiaren bueltako eguna bihar Aramaion

  Kultura  Aramaio

Magiaren bueltako eguna bihar Aramaion

Magia izango da protagonista Aramaioko kaleetan bihar, martitzena. Imanol Ituño magoak tailerrak eskainiko ditu, lehenik, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, 18:00etan, kultura etxean; ondoren, 18:30etik 19:30era herriko tabernetan arituko da; eta, azkenik, 20:00etan, magia ikuskizuna eskainiko du Sastiñan.

Aramaioarrek Marixeka eguna ospatu dute

  Gizartea  Aramaio

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute Marixeka eguna ospatzeko. Meza, jolasak, kantak... baselizara gerturatu direnak ez dute aspertzeko tarterik izan. Dudarik gabe, gaztetxoak izan dira gehien dibertitu direnak.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Arbel kooperatibak langile bat behar du

  Gizartea  Aramaio

Administrari lanak egingo dituen pertsona euskaldun baten bila dabil Arbel kooperatiba. Interesatuta dagoenak bere Curriculum Vitae-a eraman beharko du Errotabarri 1 helbidera, edota arbel@arbel.eus helbidera bidali, irailaren 10a baino lehen. Harremanetarako zenbakia ondorengoa da –Irati–:688 695 763.

Marixeka eguna ospatuko dute domekan

  Gizartea  Aramaio

Marixeka eguna ospatuko dute domekan

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute Marixeka eguna ospatzeko. Irailaren 3an, domeka, izango da eta urteroko mezaz gain, umeentzako jolasak ere egongo dira eta musika ere ez da faltako, giroa alaitzeko.

Soinuaren eta musikaren barnera bidaiatu dute Aramaion

  Kultura  Aramaio

Soinuaren eta musikaren barnera bidaiatu dute Aramaion

"Oso maila oneko" kontzertua eskaini zuten atzo Alberto Urretxok eta konpainiak. "Jendea oso gustura gelditu da eta gainera Urretxok maisuki transmititu dizkigu musikaren emozioak eta soinuaren bidaiak. Arrakasta itzela eta guztiok pozik", azaldu du Cristina Etxenausia kultura zinegotziak. Kultura etxe lepo bete zen emanaldiaz gozatzeko –100 pertsona inguru–.

Soinuaren Bidaia, domekan Aramaion

  Kultura  Aramaio

Soinuaren Bidaia, domekan Aramaion

Alberto Urretxo Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi-jole arrasatearrak emozioen bitartez gauzatzen den bidaia musikala prestatu du, bere lehen diskoaren izen bera –Soinuaren Bidaia– daraman proiektu honetan, beste hainbat musikarirekin batera. Musika eta dantza uztartzen dituen emanaldia Aramaioko kultura etxean izango da domekan, 19:00etan.

Sukaldari xelebreen 'show'-a Oletan

  Kultura  Aramaio GAURKOAK

Araia-Asparrengo Umore Antzerki jaialdi entzutetsuak mugak gainditu eta Aramaioko Oletaraino iritsi da aurten. Baserriko Porrusalda izeneko emanaldiarekin barre ugari egin zuten ume, gazte zein nagusiek.

'Baserriko porrusalda', barrez lehertzeko osagai guztiekin

  Kultura  Aramaio

Araia-Asparrengo 24. Umore Antzerki Jaialdiaren modura, azken urteetan egin izan duten moduan, Arabako hainbat herritan emanaldiak izaten ari dira abuztuan. Bada, gaur jaialdiak Oleta bisitatu du, Bapatean antzerki konpainia gasteiztarraren Baserriko Porrusalda ikuskizunarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Umorezko antzerkiarekin hitzordua Oletan

  Kultura  Aramaio

Umorezko antzerkiarekin hitzordua Oletan

Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren 24. Jaialdiaren jarraipen modura, Arabako hainbat herritan emanaldiak izaten ari dira egunotan. Bada, bihar arratsaldean (18:00) Baserriko porrusalda antzezlana eskainiko du Bapatean konpainia gasteiztarrak Aramaioko Oleta auzoan.

Gida komertziala

Behi-Alde

Behi-Alde Oleta auzoa
20500 Aramaio
Tel.: 945450100

Gida komertzialeko produktuak