Logoa

Aramaioko bertsolariak Arabako Bertsolari Txapelketan

 Aramaio Abiarazi dute Arabako Bertsolari Txapelketa 2004. Aurten, inoiz baino bertsolari gehiagok parte hartuko du. Tartean, Aramaioko hiru bertsolarik jardungo dute, eta txapelketako final-erdietako bat Aramaion jokatuko dute. Bihar, zapatua, Iker Agirreren txanda izango da, Errioxan.

Aramaiotik oraindik berri larregirik ez

 Aramaio Goizean goiz elur dezente egin duela kontatu digute Aramaiotik; adibidez, udaletxean lan egiten duten Legutioko langileak oraindik ez dira iritsi lanera. Edozelan ere, herriko egoera ez da kezkagarria.

Gazte lokaletan izena emateko epea luzatuta eta Gazte Batzarra sortzeko bilera

 Aramaio Gazteekin zerikusia duten bi ohar helarazi dizkigute. Bata gazte lokalen gainekoa eta bestea Gazte Batzar baten gainekoa.

Euskararen erabilera bultzatzeko planerako ekarpen bila

 Aramaio Euskara Biziberritzeko Plana lantzen dabil Udala; planaren zirriborroa idatzita dute, eta, orain, herritarren ekarpena nahi dute, uste dutelako gai hori lantzeko elkarlana behar dela.

Tenperatura hotza, baina giro ederra Aratusteetan

 Aramaio Beste urteetan martitzenean ospatzen dituzte Aratusteak Aramaion, baina aurten aurreratu egin zuten ospakizuna barikura. Ospatu ere, elurpean ospatu zuten. Pixka bat busti arren, ederki pasatu zuten Aramaioko gaztetxoek.

Ez da giro Aramaio aldean

 Aramaio Eguraldiaren iragarpenaren kontra, Aramaiorako bidea berriro ere hasi da zuritzen. Ordu beteko bueltan gertatu da, gainera, 15:30etik 16:30etara bitartean. Mara-mara hasi da elurra, eta malutak sikuak direnez, berehala lurrean geratu da, urtu barik. Horren ondorioz, automobilak poliki asko dabiltza Aramaioko bidean gora eta behera. Oraindik ez du atertu, baina, badirudi gutxitu egin dela elur-zaparrada.

Aratusteak hastear

 Aramaio Aramaioko umeek aurreratu egin dituzte aurten Aratusteak. Datorren martitzenean ospatu beharrean, barikuan, hilak 20 ospatuko dituzte-eta.

Hauteskunde-mahaietan egoteko zozketa

 Aramaio Martxoaren 14ko hauteskundeetan hauteskunde-mahaietan egon behar diren aramaioarren izenak zozketatuko dituzte, astelehenean, hilak 16. Osoko bilkura berezia egingo dute horretarako. 18:00etan hasiko da. Hauteskundeetakoaz gain, bestelako gaiak ere landuko dituzte.

Ipini dituzte plastikoak-eta batzeko edukiontzi horiak

 Aramaio Esandakoa bete eta ipini dituzte edukiontzi horiak Aramaion, plastikoak-eta batzekoak. Guztira, 33 ipini dituzte, bai Ibarran bai eta gainerako auzoetan ere. Leku gehienetan, lehenagotik zaborra batzeko zehaztuta zeuden puntuetan ipini dituzte.

Maider Unda lesionatuta dago, baina, aurrera egingo du

 Aramaio Bertan behera utzi behar izan du Maider Unda borrokalariak Polonian jokatu behar zuen nazioarteko txapelketa. Izan ere, belaunean min hartuta dabil. Edozelan ere, aurrera egingo duela kontatu digu.

Aramaioko antzinako kontuak GOITBn

 Aramaio Datorren otsailaren 17an, martitzena, Aramaioren gaineko programa izango da GOITBn, Iragana Gogoratuz izeneko programan.

Nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa emango da herrian

 Aramaio "Nekazaritza ekologikoa" ikastaroa egingo da otsaila eta martxoa bitartean. Ikastaroa Aramaioko kultura etxean egingo da. Izena emateko epea otsailaren 13an amaitzen da. Ikastaroa doanekoa da eta pertsona-kopurua mugatua da.

Eguaztenean umeak atera ziren kantuan; zapatuan abesbatza aterako da

 Aramaio Goizean goiz hasi eta herri osoan zehar ibili ziren umeak Santa Agedaren omenezko koplak kantatzen. Bizente Goikoetxea abesbatza zapatuan aterako da kantura.

Aramaioko eta inguruotako asto zaharrena akabatu egin da

 Aramaio Akabatu egin da Aramaioko eta inguruko asto zaharrena: Erdaideko ‘Putxiko’. Albaitariak berak ere ez daki seguru, baina 34-35 bat urte hartu dituela uste dute. Eta hori oso berezia da asto batendako, asko jota 24 bat urte hartzen dituzte-eta. Akaso leku onean bizi zelako bizi izan da horrenbeste.

Gazte lokalak martxorako zabaldu nahi dituzte berriro ere

 Aramaio Gazteen eta Udalaren artean adostasunik lortu ez dutelako erabaki du orain Udalak gazte lokalak erabili gura dutenendako zerrenda zabaltzea. Hala jakinarazi digu Mertxe Mondragon alkateak. Otsailaren 27a baino lehen eman behar dira izenak udaletxean.

Laster konponduko dituzte kultura etxeko itoginak

 Aramaio Geroago eta larriagoa da kultura etxeko egoera. Lehenagotik zeuden itoginak areagotu egin dira asteburuko euri zaparraden ostean. Batez ere bi gela daude kaltetuta.

Hautesle-errolda, Santa Ageda bezpera eta gazte lokala

 Aramaio Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean otsailaren 2ra arte. Bestalde, Santa Ageda bezperan eskean irteteko deia egin da. Biltze gunea San Martin elizaren aurrealdea izango da, otsailaren 4ean, arratsaldeko 14:30ean. Udalak gazte lokala zabalduko du berriz. Lokala eralbitzea nahi duenak Udaletxera joan beharko du izena ematera.

Maider Unda Espainiako txapeldun

 Aramaio Seigarren urtez Espainiako txapelketa eskuratu du Maider Unda oletar borrokalariak. Orain, Atenasko olinpiar jokoetara begira dago; laster jokatuko du sailkatzeko txapelketa.

Gobernuz Kanpoko Erakundeen astea, hilaren 27tik 30era

 Aramaio Urtarrilaren 27 eta 30 bitartean, San Martin herri eskolak antolatuta, hainbat ekitaldi antolatu dira. "Harreman" Gobernuz Kanpoko Elkartearekin batera antolatu dute egitaraua.

Munduari buelta zelan eman zion kontatuko du Eneko Etxebarrietak

 Aramaio Munduari bizikletan buelta zela eman zion azalduko du Eneko Etxebarrietak horren berri jakin nahi duten herritar guztien aurrean. Urtarrilaren 30ean izango da, egubakoitza.

Gida komertziala

Arbel Kooperatiba

Arbel Kooperatiba Errotabarri 1
01165 Aramaio
Tel.: 945445119
http://www.arbel.eus

Gida komertzialeko produktuak