Eskolakoendako hiztegia aurkeztuko dute kultura etxean

 Aramaio Bihar, barikua (azaroaren 4a), aurkeztuko du Eskola Hiztegia Patxi Uribarrenek. 18:30ean izango da aurkezpena, kultura etxean. Deialdia, bereziki, San Martin Eskolako irakasle eta gurasoendako da, hiztegia prezio murriztuan erosteko aukera izango dute-eta.

KZguneko azaroko ordutegia eta ikastaroak

 Aramaio Azaroaren 14an eta 28an egongo da tutorea Aramaioko KZgunean. Bi ikastaro antolatu dituzte egun horietarako: "Etxetik eros ezazu" eta "Asteburu bat Euskal Herrian".

'A Good Woman' filma emango dute barikuan

 Aramaio Hilaren 4an, barikua, gaueko 22:00etan izango da emanaldia kultura etxean. Sarrera doan da. 30 hamarkadan girotuta dago filma. New Yorkeko bikote ezkondu berri batek Frantziako kostaldean igarotzen ditu oporrak eta bertan ezusteko traba batekin egingo dute topo.

30 bat saltoki izango dira Erretiratuen Eguneko azokan

 Aramaio Etxean edo eskuz egindako produktuen salmenta eta erakusketa 10:30etarako gertu izango da. Azokako 30 saltokien artean, 15 bat herrikoak izango dira. Erretiratuek, berriz, bestelakoen artean hamarretako eta bazkari gozoak izango dituzte zapatuan, urriak 29.

Jose Luis Zalakainen lanak Oñatin daude ikusgai

 Aramaio Barajuenen bizi den Jose Luis Zalakain margolariaren lanak Oñatiko kultura etxean daude ikusgai. Hain zuzen ere, urriaren 27tik azaroaren 10era arte izango da erakusketa. Ricardo Azkargorta bergararraren margolanekin batera izango dira Zalakainenak.

'El Secreto de Vera Drake' filma barikuan

 Aramaio Mike Leigh-ek zuzendutako filma emango dute kultura etxean bariku honetan, urriak 28. 22:30ean izango da emanaldia eta sarrera euro batekoa da.

Mendi irteera zapatuan

 Aramaio Orixol Mendi elkarteak eta Aramaioko Gazte asanbladak mendi irteera bat antolatu dute zapaturako, urriak 22. Teilamendi, Ipizte eta Santikurtz abadearen koba bisitatuko dituzte. Goizeko 9:00etan irtengo dira herriko plazatik.

Argia moztuko dute udalerri osoan

 Aramaio Urriaren 26an, eguaztena, argia moztuko dute. Udalerri osoa argirik gabe egongo da 10:00etatik 12:30era.

"Million Dollar Baby" filma barikuan

 Aramaio Bariku honetan, urriak 21, hasiko da Aramaioko kultura etxeko film emanaldien denboraldia. Emango duten lehenengo filma Clint Eastwood-ek zuzendutako "Million Dollar Baby" izango da. 22:30ean izango da emanaldia, kultura etxean. Sarrera euro batekoa da.

'Aramaio bere edertasunean' argazki lehiaketa

 Aramaio Aramaioko Udalak antolatu du argazki lehiaketa. Partehartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahal izango ditu. Urriaren 28a da aurkezteko azken eguna.

Aramaioko XIV. margo lehiaketa

 Aramaio Urriaren 12an, asteazkena, egingo da margo lehiaketa Aramaion. Edozeinek parte har dezake eta teknika librea izango da. Gaia: Aramaio eta bere ingurua.

Argia kenduko dute

 Aramaio Argi-indar transformazio zentroen iraupen eta mantenu lanak egiteko datorren astean argia kenduko dute. Argia bost minutuz kenduko dute.

Babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartu dituztenen zerrendak argitaratu dituzte

 Aramaio Bi lekutan ikus daitezke zerrendak: Etxebideren webgunean www.etxebide.info edo udaletxean. 98 lagun onartu dituzte, horietatik, 52 Aramaiokoak.

KZguneak antolatu du urrirako eskaintza

 Aramaio KZguneko tutoreak jakinarazi digunez, hilabete berriari begira, datorren astelehenean, urriaren 3an eta urriaren 17an zabalduko du KZgunea, 16:00etatik 20:00etara. Mintegi bi ere antolatu ditu. Edozeinek parte har dezake

‘Zuiako Koadrilari begirada bat’ lehiaketa

 Aramaio Hirugarren urtez antolatu du argazki lehiaketa Zuiako Koadrilak. Zuiako koadrilarekin zerikusia duten argazkiak (ingurumen naturala, soziala, artistikoa…) aurkez daitezke.

Domekan erreka garbitzera joateko dei egin dute

 Aramaio Orixol Mendi Elkarteak antolatu du ekimena. Bereziki, eskolako umeei dei egin diete, baita gurasoei ere, eta jakina, parte hartu nahi duen edozeinek ateak zabalik izango ditu.

Omenaldia egingo diote Fermin Etxebarria artzainari

 Aramaio Domekan, hilak 18, Artzain Eguna ospatuko dute Amurrion. Bestelako ekimenen artean, zenbait artzain omenduko dituzte. Tartean, Arraga auzoko Fermin Etxebarria.

San Martin Eskolan ekin diote ikasturte berriari

 Aramaio Joan den eguenean, hilak 8, estreinatu zuten San Martin Eskolan aurtengo ikasturtea. Orain, goizez bakarrik dabiltza neska-mutikoak. Astelehenetik aurrera hasiko dira goizez eta arratsaldez.

2005-2006 ikasturterako liburuak erosteko dirulaguntzak

 Aramaio Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan derrigorrezkoak diren liburuak erosteko laguntzak eskatu daitezke Arabako Foru Aldundian, urriaren 14a baino lehen.

Bi hitzaldi eta batzar nagusia, erretiratuen eskutik

 Aramaio Datorren astean ospatuko dute Alaiak Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urteroko Aste Kulturala. Martitzenean hasi eta eguenera arteko ekitaldiak izango dira. Tartean, martitzenean, ariketa fisikoaren gaineko hitzaldia antolatu dute, herritar guztiendako.

Gida komertziala

Unzueta

Unzueta Zabola auzoa , z/g
01001 Aramaio
Tel.: 945445095

Gida komertzialeko produktuak