Pintaketak agertu dira gaur goizean Aramaioko anbulatorioan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mar. 3a, 16:10
Anbulatorioko pintaketak.

Bart gauean pintaketak egin dituzte Aramaioko anbulatorioan. Aitor Montes medikuari zuzendutakoak dira.

Pintaketez josita agertu da gaur goizean Aramaioko anbulatorioa. Aitor etxera eta Buelta orain dioten pintaketak dira. Ez dago argi zer esan nahi duen pintaketa horiek egin dituenak edo dituztenek.

Herrian zeresana sortu duen gaia izan da, izan ere Aitor Montes medikuari zuzendutako mezuak dira. Horrelako ekintzak lekuz kanpo daudela salatu dute zenbaitek, tartean, Aramaioko Gazte Asanbladak. ATGA-k sare sozialetan zabaldu duen mezuaren bitartez "pintaketak salatu" eta "medikuari babesa" erakutsi nahi izan diote. Ekintza anbiguotzat jo dute gertatutakoa, eta horrelakoak "lekuz kanpo" daudela gehitu dute. Osasun langileak "bakean" uzteko deia ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak