Alaiak elkarteko 80 bazkide elkartu dira bazkaltzeko

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 23a, 17:07

Erretiratuen elkarteko bazkideek urteroko bazkaria izan dute gaur, Aramaioko pilotalekuan. 80 bazkide izan dira bertan, eta gonbidatuen artean egon dira Udal ordezkariak eta Arabako erretiratuak batzen dituen Las Cuatro Torres elkarteko kide bi.

Bapo bazkaldu dute kontuak kontatu bitartean, eta ondoren, nagusienei opariak eman dizkiete. "Txandaka jasotzen dituzte opari horiek, beti berberendako izan ez daitezen", jakinarazi du Cristina Etxenagusia zinegotziak, eta aurten honako hauek jaso dituzte: Luis Elexpuru, Pilar Nafarrate, Luisita Goikoetxea eta Elias Galarza. Azken hori oraintsu hil bada ere, oparia ematea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak