Manex Agirre eta Xabi Igoa dira finalera sailkatu diren aramaioarrak

Eneko Azurmendi 2017ko mar. 18a, 20:58
Asier Otamendi, gaurko kanporaketako irabazlea.

Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Asier Otamendik –266,5 puntu– irabazi du eta Andere Arriolabengoa aramaioarra laugarren sailkatu da 254 punturekin. Oso puntuazio altuko finalaurrekoa izan da gaurkoa, bidez batez, finalerako txartelak erabaki dituena. Hala, bi aramaioar izango dira Gasteizen.

Maila altuko saioa izan da gaur arratsaldean Aramaioko kultura etxean jokaturikoa. Izan ere, puntuazio altuena izan duen kanporaketa izan da. Asier Otamendi gasteiztarrak irabazi du eta Andere Arriolabengoa, berriz, laugarren sailkatu da. Hona hemen gaurko sailkapena:

-Asier Otamendi, 266,5 puntu

-Oihane Perea, 258 puntu

-Serapio Lopez, 254,5 puntu

-Andere Arriolabengoa, 254 puntu

-Zigor Enbeita, 245,5 puntu

-Izar Mendiguren, 233 puntu

 

Finalerako txartelak, erabakita

Gaurko saioaren ostean, txapela irabazteko lehian ibiliko diren sei bertsolariak erabakita gelditu dira. Xabi Igoak eta Manex Agirrek finalera sailkatzeko aukera asko zituzten eta hala gertatu da. Gaurko finalaurrekoaren ostean, ondorengo bertsolariak sailkatu dira Gasteizen jokatuko den final handirako:

-Asier Otamendi (Gasteiz)

-Oihane Perea (Zalduondo)

-Serapio Lopez (Baranbio)

-Xabi Igoa (Aramaio)

-Iñaki Viñaspre (Gasteiz)

-Manex Agirre (Aramaio)

Andere Arriolabengoa izango da ordezkoa, norbaitek huts eginez gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak