Debagoiendarrak bikain Galdakaon Open Euskadin

  Kirola  Antzuola  Debagoiena  Elgeta

Debagoiendarrak bikain Galdakaon Open Euskadin

Pasa den domekan, Euskadiko BTT jaitsieran lehiatu ziren hainbat debagoiendar, Galdakaon. Txomin de Vega elgetarrak lehenengo postua lortu zuen Master 30 kategorian. Honetaz gain, Antzuolako Unai Larreak (Junior mailan) eta Jon Fernandezek (kadete mailan) bigarren postua eskuratu zuten. Master 40 kategorian bestalde, hirugarren postuan geratu zen Manuel Castro.

Komedia dibertigarria ikusteko aukera, domekan

  Kultura  Antzuola

Komedia dibertigarria ikusteko aukera, domekan

Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek antzeztutako Adarretatik zintzilik obraz gozatzeko aukera egongo da Antzuolako Torresoroa aretoan, domekan, 18:30ean hasita.

Iker Agirregabiria: "Sekulako giroa eta ilusioa dago taldean; hori gure aldekoa da"

  Kirola  Antzuola

Iker Agirregabiria: "Sekulako giroa eta ilusioa dago taldean; hori gure aldekoa da"

Eskarmentudun atezaina da Iker Agirregabiria. UDAn erretiroa hartzear zela, futbolaren arrak koska egin eta Antzuolako taldeak eskaini dion aukerari ezin izan dio ezetzik esan. "Gogotsu eta ilusioz" abiatu du denboraldia arrasatearrak.

Parte-hartze prozesua indartzeko konpromisoa berretsi dute udal ordezkariek

  Politika  Antzuola

Parte-hartze prozesua indartzeko konpromisoa berretsi dute udal ordezkariek

Martitzeneko ohiko osoko bilkuran, parte-hartze prozesua bultzatzeko konpromiso politikoa hartu zuten udal ordezkariek. Udalak, egin beharreko Plan Ekonomiko Finantzarioa ere urte bukaerarako indar gabe geratuko dela azaldu zuten.

Kataluniarrei babesa adierazteko mezuak idatzi dituzte

  Politika  Antzuola

Atzo arratsaldean herritar talde batek deituta, Kataluniarrei babesa adierazteko mezuak idatzi zituzten Herriko Plazan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Pertsona nagusien eskubideak aldarrikatzeko elkartu dira Antzuolan

  Gizartea  Antzuola

Pertsona nagusien eskubideak aldarrikatzeko elkartu dira Antzuolan

Landatxope elkarteak deituta elkarretaratzea egin zuten atzo Antzuolako udaletxearen aurrean. "Nagusien eskubideak etengabe ari direla urratzen", salatzeko deia izan zen, hain zuzen ere.

Hamar eguneko greba egingo dute zabor biltzaileek urrian

  Ingurumena  Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Hamar eguneko greba egingo dute zabor biltzaileek urrian

Igandetik aurrera enpresa berri batek hartuko du bailarako zabor bilketaren zerbitzuaren ardura. ELA eta LAB sindikatuek salatu dute zortzi langile kaleratuko dituztela eta seiri lanaldia murriztuko dietela. Mankomunitateak ardura hartu beharko lukeela uste dute eta egoera konpondu ezean, bailaran ez dute hondakinik bilduko urriaren 16tik 25era.

Arrolak irteera antolatu du Oñatiko parajetan barrena

  Gizartea  Antzuola

Urriaren 8rako, domeka, antolatu du Arrola Mendi taldeak irteera Oñatiko parajetan barrena. Arrikrutz, Orkatzategi eta Araotz auzoan barrena ibiliko dira mendizale antzuolarrak.

Bergararen aurka jokatuko du Antzuolak, domekan

  Kirola  Antzuola

Bergararen aurka jokatuko du Antzuolak, domekan

Domekan, 16:30ean Ipintzan jokatuko du denboraldiko bigarren derbia Antzuolak Bergararen aurka. Bi taldeak hiru punturekin daude sailkapen orokorrean partidu bat irabazita.

Kakorratz ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

  Gizartea  Antzuola

Alaitz Jauregik eskainiko du kakorratz ikastaroa. Besteak beste, tokillak egiteko aukera izango dute ikasleek. Izena emateko azken eguna urriaren 11n da.



"Demokrazia eta elkartasuna" lelopean batu dira antzuolarrak

  Gizartea  Antzuola

"Demokrazia eta elkartasuna" lelopean batu dira antzuolarrak

Zurrategi plazan antzuolar ugari batu zen atzo, egubakoitza, Kataluniari babesa erakusteko. Argazki masiboa atera aurretik, L'estaca abestu zuten denak elkarrekin.

Pedro Etxebarria: "Pentsioak sakratuak dira; ezin dira trukerako erabili"

  Gizartea  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Pedro Etxebarria: "Pentsioak sakratuak dira; ezin dira trukerako erabili"

Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak kontzentrazioak egingo ditu urriaren 2an, elkarteko kide diren erretiratuen elkarteetan. "Nagusien eskubideak" aldarrikatzeko elkarretaratzeak izango direla esan du jarduneko presidente Pedro Etxebarriak.

Kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da

  Gizartea  Antzuola

Kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da

Antzuolako EH Bilduk dei egin die antzuolarrei, kataluniarrei babesa adierazteko.
Egun hauetan estelada eta ikurrinez jantzi dira herriko balkoiak. Eta irailaren 28an, eguena, 19:00etan kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da Zurrategin.

Elkarretaratzea nagusien eskubideak aldarrikatzeko

  Gizartea  Antzuola

Urriaren 1ean, domeka, ospatuko da 'Nagusien Eguna'; baina irailaren 29an, egubakoitza, 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Herriko Plazan.

Udalaren asmoa da urtarrilerako gimnasioa zabalik izatea

  Kirola  Antzuola GAURKOAK

Hutsik dago Antzuolako Udal gimnasioa, itxita jarraitzen duelako. Orain arte gimnasioaren kudeaketa eraman duen enpresaren kontratua uztailean bukatu zen. Udalak deialdia egin zuen ondorengo urteetan gimnasioa eramateko, baina ez zen inor aurkeztu. Orain, deialdi berria egingo dute, Udalak ahalik eta lasterren zabaldu nahi dituelako berriro herriko gimnasioko ateak.

'Harmailatik' kronika: Antzuola eta Aloña Mendiren arteko norgehiagoka

  Kirola  Antzuola  Oñati HARMAILATIK

Estala futbol zelaian jokatu zuten partidua Antzuolak eta Aloña Mendik. Garaipena bigarren honek eskuratu zuen 1-5. Oñatiarrak aurreko denboraldian mailaz jaitsi ostean, indartsu hasi dira maila berrian, jokatutako bi partiduak irabaziz.

Antzuola eta Bergara arteko errepidea itxi egingo dute bi gautan

  Gizartea  Antzuola  Bergara  Debagoiena

Irailaren 27tik 29ra bitartean, 22:00ak eta 06:00ak artean, tarteka erabat itxita egongo dela Gi-632 errepidea jakinarazi dute Aldundiko ordezkariek. Horren arrazoia da Deskargako saihesbideko lanen barruan Igeribarrerrotako zubibidearen habeak jarri beharra.

Aloña Mendik 1-5 garaitu du Antzuola

  Kirola  Antzuola  Oñati

Erregional preferenteko Antzuolak eta Aloña Mendik derbia jokatu dute gaur Estala futbol zelaian. Denboraldiko lehen derbia izan da, eta etxekoek gol ugari jaso dituzte partiduan. Izan ere, 1-5 galdu dute partidua, eta hiru puntuak oñatiarrendako izan dira.

Kataluniako erreferendumari eta horren aldeko alkateei babesa Oñatin eta Antzuolan

  Politika  Antzuola  Oñati GAURKOAK

Bi herrietan ere ezohiko osoko bilkurak egin dituzte gaur Kataluniako egoerari buruzko mozioak eztabaidatzeko. Oñatin, udalbatzak aho batez onartu du EH Bilduk eta EAJk adostutako mozioa. Antzuolan, EH Bilduren aldeko botoekin egin du aurrera; PSE-EEko zinegotziak kontrako botoa eman du, eta jeltzaleek ez dute bilkuran parte hartu.

Lourdes Odriozola: "Buruzagia emakumea izatea ere posible da"

  Gizartea  Antzuola

Lourdes Odriozola: "Buruzagia emakumea izatea ere posible da"

 
Lourdes Odriozolak Mairuaren Alardea ikertzen dihardu. Abendurako prest edukiko du ondoren herritarrei aurkezteko. Alardea "herriak sortu duen altxorra" dela dio  ikertzaile irundarrak eta parte hartzailea den ekitaldiak, "etengabeko eboluzioa" eduki duela.

Gida komertziala

Helburu zure hezkuntza akademia

Helburu zure hezkuntza akademia Kalebarren 1
20577 Antzuola
Tel.: 672696630

Gida komertzialeko produktuak

Giokela
Mantentze lanak
Madalenak
Osteopatia
Taxi zerbitzuak partikularrentzat