Herriko ganaduzaleak eta artisauak San Isidrotan

 Antzuola Zapatuan ospatu zuten herriko baserritar zein kaletarrek San Isidro eguna; ohitura den bezala, azoka egin zuten egun horretan, Herriko Plazan.

'Fillu' Espainiako tunning txapelketako finalera

 Antzuola Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Zarautzen jokatu zuten Espainiako tunning txapelketako finalaurrekoa. Hantxe, soinuaren modalitatean, bigarren sailkatu zen Antonio Taboada. Horrela, urrian Madrilen jokatuko duten Espainiako txapelketarako sailkatu da.

Nerea Soraluze, landare eta loretan aditua: "Neguan hobeto zaindu beharko genituzke balkoiak; negurako landareak ere badaude”

 Antzuola Datorren martitzenean, hilak 17, berbaldia egingo du Nereak Olaran etxean, 19:00etan. Loreak eta landareak zelan zaindu azalduko digu berak. Egubakoitzeroko azokako saltzaile bezala ezagutzen dugu gehienok Nerea.

San Isidro eguna ospatuko dute zapatuan

 Antzuola San Isidro eguna, berez, maiatzaren 15ean, domeka, den arren, zapatuan egingo dituzte ospakizunak. Goiz osoan zehar ekitaldi ugari egongo da; aurten, Anelkarrek, Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeko mahaia jarriko du.

Tokiko Agenda 21en gaineko batzarra egingo dute martitzenean

 Antzuola Tokiko Agenda 21 Ekintza Plana diseinatzeko, herriaren gaineko diagnosia egiten dihardu Udalak. Prozesu horretan herriko eragile sozial eta ekonomikoekin batzarra egingo dute, martitzenean, hilak 10, 19:00etan, udaletxean.

Gazte mailako futbol taldeak igoera lortu du

 Antzuola Azkeneko urtetan bigarren mailan jokatu ondoren, lehen mailara igotzea lortu dute Antzuola Kirol Elkarteko gazte mailako jokalariek. Oraindik bi jardunaldi geratzen dira denboraldia amaitzeko eta orain, euren helburua da ligako txapeldun izatea.

Haurreskolan matrikulatzeko epea zabalik dago

 Antzuola Maiatzaren 18ra arte zabalik egongo da datorren ikasturterako Haurreskolan matrikulatzeko epea.

Urruti eta Gorriz arteko bidea konponduko dute

 Antzuola Udaleko Nekazaritza Batzordeak, legealdi honetarako plangintza osatu zuen. Aurten, euren asmoa da Urruti baserritik Gorrizera, porlana botatzea. Horretarako, 94.000 euro baino gehiagoko aurrekontua aurrez ikusi dute aurtengo inbertsioen atalean.

Patxiko Txerren Txiki liburua, kalean

 Antzuola Patxiko Txerren sariketako ipuinekin osatutako liburua kalean da dagoeneko. Bederatzi ipuin batu dituzte aurtengo liburuan. Lehenengo mailatik seigarrenera bitarteko ikasleenak dira ipuinok.

Kristina Pavo, Toponimia batu duen ikertzailea: “Pertsona izenak, abizenak eta leku izenak dira euskararen lekukorik zaharrenak”

 Antzuola Antzuola Ikerketa Beka jaso zuen Kristinak Antzuolako toponimia jasotzeko. Euskaltzaindiako adituek lagundu diote. Lana bukatu du eta egindakoaren berri emango du maiatzaren 5ean, 19:00etan, Olaranen.

Borja Ramos kantabriarra indartsuena izan zen Uzarragan

 Antzuola Lasterketan 154 txirrindularik hartu zuten parte eta horietatik 110ek lortu zuten proba amaitzea. Deskargak min handia egin arren, proba lasterketaren azken bi kilometroetan erabaki zen.

'Zazpi gezur txiki' antzezlana, zapatuan

 Antzuola Zapatuan, hilak 23, Zazpi gezur txiki antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Herri Ikastetxeko aretoan izango da hori, 22:00etan.

Andoni Azkarate, erretiratuen elkarteko presidente berria: “Eguneko zentroa lortzea da gure erronka nagusia”

 Antzuola Apirilaren 2an egin zuen batzar orokorra erretiratuen elkarteak. Hantxe, besteak beste, batzorde berria aukeratu zuten eta gerora presidente berria ere aukeratu dute, Andoni Azkarate, hain zuzen ere.

Junior mailako Gipuzkoako Klasikoa zapatuan

 Antzuola Gipuzkoako Klasikoa Antzuolan jokatzea erabaki du Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak, Aiastui Peñak halaxe eskatuta. Kontua da, Uzarragako igoerak 30 urte betetzen dituela aurten, eta hori ospatzeko lasterketa berezia antolatu nahi zutela.

EAJ-EA koalizioak 546, EHAK-k 430 eta PSE-EE-k 162 boto lortu dituzte

 Antzuola Arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte hauteslekuko ateak eta ordubetean kontatu dituzte boto guztiak. 1.710 antzuolarrek zuten botoa emateko aukera eta 1.324k eman dute.

Errekaren proiektua behin betiko onartu dute

 Antzuola Aurreko asteko egubakoitzean, apirileko osoko bilkuran, Deskarga erreka bideratzeko proiektua behin betiko onartu zuten. Otsailean udalbatzarrak onartutako proiektu egokituari aldaketa txiki batzuk egin dizkiote. Beste hainbat, berriz, ez dituzte kontuan hartu.

Domekako hauteskundeetan, 1.734 antzuolarrek izango dute botoa emateko aukera

 Antzuola Azkeneko urteotan bezala, Olaran etxean jarriko dituzte hauteskunde mahaiak; bi mahai jarriko dituzte eta 1.734 antzuolarrek izango dute botoa emateko aukera.

Gaztetxeak itxita jarraituko du

 Antzuola Astebete baino gehiago darama gaztetxeak itxita. Han ibiltzen diren koadrilen artean hainbat arazo sortu direlako itxi zuten; aurreko egubakoitzean, hilak 8, batzar orokorra egin zuten gaztetxearekin zer egin erabakitzeko, eta oraingoz, itxita jarraituko duela erabaki zuten.

Goizper lantegiak saria jaso du Zaragozan, nekazaritza makinariako nazioarteko ferian

 Antzuola Nabarmentzeko nobedadeen lehiaketan bi sari jaso ditu Goizperrek Zaragozako FIMA 05 ferian. Zaragozan Nekazaritza Makinariako Nazioarteko 33. Feria (FIMA) egin dute egunotan. Martitzenean hasi eta zapatura bitartean nazioarteko –20 bat herrialdetako– 500 enpresa inguruk hartu dute parte ferian.

Olatz Lezeta, Arrolako presidente berria: “Arrolaren egoera benetan kezkagarria da; batzordea osatzeko arazo handiak izaten ditugu”

 Antzuola Martxoan egin zuen urteko batzar orokorra Arrola mendizale elkarteak. Hantxe, besteak beste, batzorde berria osatu zuten; gero, elkarteko presidente berria aukeratu dute, Olatz Lezeta, hain zuzen ere.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak