Lehen sektorearen egoera zein den aztertuko dute

Maider Arregi 2016ko eka. 2a, 15:00

Antzuolako baserritarren eta basoen gaur egungo eta etorkizuneko erronken hausnarketa egingo du Landa Garapenak. Eta proiektuaren dinamizatzailea Miren Oianguren oñatiarra izango da. Oiangurenek dio helburua dela lehen sektorea indartzea.

Egun, Antzuolan, %1a baino gutxiagok jarduten du lehen sektorean; Bigarren eta hirugarren sektoreekin alderatuz, desoreka dagoela Antzuolan dio Oiangurenek. Hala, dedikazio osoz lan egiten duten bederatzi baserritar daude oraingoz. Hala ere, 90 baserri inguru daude Antzuolan eta horietako asko baserritar mistoak dira. Hau da, soldatapeko lana dute bestelako sektore batean eta gero baserriko lanei heltzen diete. Horregatik, sektoreen arteko sinergia positiboa lortzea gura dute.

Antzuolako gazteriaren egungo egoerari ere erreparatuko diote lehen fase honetan. Esan, Debagoeinean, oraingoz sei baserritarrek egin dutela lehen sektorearen aldeko apustua. Bigarren fasean proiektuak bideratzea eta errealitate egitea da asmoa. Eta Hirugarrenean, egonkortutako proiektu horiek eskualde osora zabaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak