Elgetako herriko plaza

Baserritarren azoka, plazan

2017/09/23 10:00

Elgetako herriko plaza | Elgeta |Azoka

Urteroko azoka 17 posturen parte hartzearekin: zazpi baserriko produktuekin, bi marokoar gozoekin, hiru artisau lanekin, Ekoguneko postua herriko ortuetako erakusketarekin, Hotz Bergara, herriko garagardogileak, seigarren mailako neska-mutikoak, eta Igor Herceren burdinlangintza erakusketa.

Baserritarren azoka

2017/09/23 10:30

Elgetako herriko plaza | Elgeta

Etxean ekoiztutako produktuak saltzeko postua ipintzera deitu ditu Udalak herriko ekoizleak. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Intxorta igoera ere egun horretan jokatuko da.

Intxortako XXI. Igoera

2017/09/23 11:00

Elgetako herriko plaza | Elgeta |Kirola

Jokoan, aurten, XXI. Intxortako Igoera. Lasterketa 11:00etan izango da. Izen-ematea, berriz, 10:20ean, herriko plazan. Hiru kategoria: 16 urtetik gorakoak, 12-16 urte artekoak eta 12 urtera artekoak. Azken horiek Salbadorrera egingo dute igoera.