Lehen Hezkuntzako umeak dituzten familientzat buruhandiak egiten ikasteko tailerra antolatu dute. Izena aldez aurretik eman behar da, apirilaren 2tik 17ra bitartean, Arkupen.
Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? hitzaldia eskainiko die gurasoei Eider Goiburuk (psikologian lizentziatua, sexu-hezitzailea, emakume eta gizonen arteko berdintasun teknikaria eta pedagogian doktoratua) Foru Aldundiak sustatutako Treba egitasmoaren baitan.
Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldietan baitan antolatutakoak: 17:00 Literatruke Azoka. 18:00, Haiku irakurketa. 19:00 Haiku erronkan parte hartu dutenen artean zozketa. 20:00 Literatruke Azokaren itxiera eta luncha.
Korrontzi talde bizkaitarrak 20. urteurreneko biraren baitan geldialdia egingo du.