El Ayer que nos habita poesia errezitaldia izango da, Ricardo Moralesen gidaritzapean.
Pentsio duinak eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek.
Daniel Calparsorok zuzendutako eta Aron Piper, Maria Pedraza eta Luis Tosar aktore lanetan diharduten benetako istorio baten oinarritutako El correo filma izango dute helduek (Espainia, 2023, 101 min.). Sarrera: 3 euro.
Estibaliz Ansotegik egingo du berba. Nerabeen gurasoendako.
'Negu hurbilak' filma (2023). Iraupena: 90 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.