Pake Leku elkarteak antolatuta, natura eta kultura irteera gaur erretiratuendako:Chillida lantokia, Zeraingo eliza eta Aizpeako meategiak. Irteera: Autobusa San Lorentzotik 8:10ean eta Postetxe ondotik 8:20ean. Izena ematearen ordena errespetatuko da autobusa bete arte. Bazkaria, bakoitzak berea ordainduko du. Izena emateko helbidea: pakelekulturanatura@gmail.com.
Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa, Egunean Behin modukoa. Euskararen Egunaren barruan.
Gaitu proiektuaren barruan, ahotsen grabazioak egiteko ekimena. Euskararen Egunaren barruan Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak eta Elgetako Udalak elkarlanean antolatua.
Abenduko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko; Donostiatik mezua jasotzen dutenek, gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Argibide gehiago liburutegian. 17:30-17:50, HH2, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Euskararen Egunaren barruan, 'Bake Lehorra' antzezlana, Tartean Teatroa taldearena. Patxo Telleriaren dramaturgia eta zuzendaritzarekin, Aitor Borobia eta Aitor Fernandino aktoreekin. 12.00etan ikasleendako eta 19.00etan irekia publiko guztiarentzat. Ikusle klubean landuko duten antzezlana; 18:00etan elkartuko dira kultura etxean eta topaketaren ostean, 19:00etan antzezlana ikustera joango dira elkarrekin Santa Ana Antzokira (udal programaketaren barruan). Obra amaitzean berriz elkartuko dira ikusle klubari itxiera emateko. KAROI antzerki jaialdiaren barruan. Izena emateko: dantzerkiplat@gmail.com.
Loramendi elkarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatu ditu herritarrak eta horretarako antolatutakoak dira: App-Hi! aplikazioaren aurkezpena. Mokadutxoa eta txokolate beroa. Idoia eta Ainhoa bikoteaaren kontzertu akustikoa.
Adimen artifizialari euskaraz irakasteko ekimena, hizkuntza ulertu eta hitz egiteko gai izan dadin gero. Euskararen Nazioarteko Egunaren baitako ekitaldia.
Euskararen Eguna ospatzeko antolatu diren ekitaldien artean, gaur euskal kantu saioa egingo dute. Ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute doan. Ikasleek bizkotxoak salduko dituzte euro baten.
Santamasetako herri bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai, Uarkapeko txarteldegian, 19:00etan hasita. Bakoitzak bost txartel erosi ahal izango ditu gehienez. Bazkaria Musakolako kiroldegian izango da eta hara sartzeko derrigor txartela izan beharko da txartela.
Euskararen Egunaren bueltan, Idoia Etxeberria Elorzak idatzitako Izotz ondoko eguzki. Euskararen historia soziala (1940-1980) liburua aurkeztuko dute abenduaren 1ean udaletxeko osoko bilkuren aretoan (19:00).
Street punk eta Oi! doinuak izango dira gaztetxeko oholtzan Kaos Urbano eta Nafarroa 1512 taldeen eskutik.
Benetako gertakarietan oinarrituta dago Sound of freedom filma (AEB, 2023, 131 min.) Tim Ballard AEBetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du. Sarrera: 5 euro.
'Napoleon' filma (AEB 2023). Zuzendaria: Ridley Scott. Iraupena: 158 minutu. Sarrera da bost euro.