Lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute eta aurreratu dute dolmenen ibilbidetik egingo dute txangoa. Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 19, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.
Aurten zazpigarren edizioa izango da. Besteak beste, gatzaren eta produktu ekologikoen azoka izango da, zurezko plaza jokoak, mendi ibilaldi gidatuak, baso bainua, sukaldaritza-tailerra, landare-kontsultategia Jakoba Errekondorekin, bisita gidatuak eta gatz xaboiak egiteko tailerra, hanburgesa postua herriko gurasoen elkartearen eskutik, pintxo eta edariak eskainiko dituzte Gatz Museoan Jubilatuen elkarteak, Informazio-postua eskainiko da azoka-plazan herriko Txirrindulari Elkartearen eskutik…
Familientzako txango gidatua: Aitzulo mendi irteera antolatu du Arantzazuko parketxeak. Araotz auzotik abiatuko dira 10:00etan eta 13:30 inguruan itzuli. Prezioa: 6 euro (12 urtetik beherakoek 4 euro).
Oinarin dantza taldeak antolatuta, Haur Eguna egingo dute. Egitaraua: 10:00. Alborada, herriko txistularien kalejira. 11:00. Dantza taldeen kalejira. 12:30. Dantza saioa, Herriko Plazan. 17:30. Dantza saioa, Herriko Plazan. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako patioan izango dira dantza saioak.
Mundukidek VIII. lasterketa solidarioa egingo du Urkulun; 6,3 km ditu ibilbideak. Hiru modalitate izango dira aukeran: nordic walking, oinez eta lasterka (hirukotea osatuta). Izena aldez aurretik eman behar da (urriak 17a arte), hemen.
LH-ko hirugarren mailatik seigarren mailara artekoendako, Haurren aurrean, helduok heldu ekimenaren baitan.
Ekitaldiak 12:00etan hasiko dira: pilota partiduak, dantzariak, bertsolariak... taberna zabalik egongo da. Frontoia garbitu eta margotu egin dute eta domekan inauguratuko dute.
Orfeoiaren mendeurrenaren harira, hildako kideen aldeko meza emango dute.
Oraingoan Igor Larrañagak zuzenduta.
12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lokalaren irekiera domekan egingo dute: 16:00etatik 19:00etara frontoian.
'Richard la cigüena y la joya perdida' filma (Alemania, 2023). Zuzendaria: Benjamin Quabeck, Mette Rank Tange. Iraupena: 84 minutu. Sarrera: lau euro.
Trapezisten, pailazoen eta ekilibristen emanaldiak izango dira, besteak beste, Gure Zirkuan.
'Cerrar los ojos' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Victor Erice. Iraupena: 169 minutu. Sarrera: bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:15ean.
Maria Osesek idatzitako lana, Iholdi Beristain aktorearekin eta AEDk ekoiztuta. Sarrerak, zazpi euro.