Gaurko antolatutako ekintzak hauek dira: 10:00-12:00 bitartean, SOKAMUTURRA, plazan. Arno ganadutegiko zezenak. 15:00etan, BAZKARIA, txosnagunean. Bazkal ostean, jolasak. 17:30-19:30 bitartean, SOKAMUTURRA: Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen. Arno ganadutegiko zezenak. 18:00etan, ROCKALEAN taldearekin, kalejira 19:00etan, DIBERTSIOAK, txosnagunean. 20:00etan, PURO RELAJO taldearekin kontzertua, plazan.
Bina orduko bi saioko ikastaroa doan. Bigarren saioa urriaren 3an izango da. Gaia: enplegua bilatzeko aplikazioak. Saioak kultura etxeko erabilera anitzeko gelan egingo dira. Plaza mugatuak. Izen-ematea irailaren 28ra arte liburutegian. Antolatzaileak: KZgunea eta Elgetako liburutegia.
Hil Arte Bizi egitasmoak, Antzuolako Udalak, Antzuolako Herri Eskolak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Etorkizuneko hilerria marrazten gogoeta parte hartzailea abiatu du. Bi saio egingo ditu urrian.