12:30ean, ardo eta urdaiazpiko dastatzea 17:30ean, Kaittin Allenderen bakarrizketa
Mari Romero Fernandezek Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido liburua aurkeztuko du Olaran etxean, Landatxope elkarteak antolatuta.
Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) zabalik du ikasturteko izen-ematea. Irailaren 27an ate irekiak egingo dituzte Espaloia kafe antzokian. 18:15ean umeendako eta 19:30ean gazteendako eta helduendako. Informazio gehiago eta izen-emate orria hemen.
Ilatargi elkarteak Elgetako liburutegiarekin elkarlanean antolatuta astrotopaketa berri bat izango da irailaren 27an, 18:30ean. Gaia: teleskopioa. Informazio orokorra eta erabilera jarraibideak. Informazio kanala: https://t.me/astrotopaketak
Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Udal gimnasioan ate irekiak egingo dituzte irailaren 25etik 30era bitartean. 60 urtetik gorakoentzako gimnasia, pilates, hipopresiboak, spinning, body tono eta zumba daude aukeran.