2023-2024 ikasturteari emango diote hasiera ikasleek. 09:00etan joko du txirrinak eskolan. Eguenean eta barikuan jardunaldi trinkoa izango dute.
Ixadebalde merkealdien azoka egingo dute Aretxarteko honako denda hauek: Asensio, Kilima, Tak, Amaia ume denda, Belar Meta, Hankabeltz eta Almila Shop. Saltokien aurrealdean izango dituzte produktuak. Ordutegia: 10:00-13:30 eta 16:30-20:00.
Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Autobusa kultura etxe ondoan egongo da 16:45etik 20:00etara bitartean, eguenean.
Haurren danborradako entsegu eguna. Larruzko gerrikoa eraman behar dute umeek.
Amelie azti gazteak magian berriro sinistea proposatuko du Magia gehiago! ikuskizunarekin –gazteleraz–. Sarrera: 3 euro.
Imanol Biain basozainaren eskutik, gure artean bizi diren animaliak hobeto ezagutzeko aukera: "Arantzazuko eta inguruko animalia bizilaguna".
19:00etan Nobenaren amaiera. 19:30 Ogi eta gazta mokadutxoa.