Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, EAEko udal legeak udalei euskara hutsean jarduteko ematen dien aukeraren kontra, emandako sententzia dela eta, Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak elkarretaratzea egingo du.
San Kristobal eguna da gaur eta ermandadeak ospatu egingo du: 20:00etan, bilgailuen kontzentrazioa Olabarrieta auzoko Santutxuan 20:15ean, leku berean, Santuari dei egiteko ekintza, ondoren ibilgailuen bedeinkapenarekin 21:00etan, afaria Soraluze jatetxean
Erresistentzia zapatista izeneko argazki erakusketa, Lumatik herriak lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundearen eskutik. Uztailaren 3tik 14ra, kultura etxeko erakusketa gelan.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean ofimatika ikastaroa antolatu du uztailerako. Uztailaren 10etik 21era egingo dute astelehenetik barikura, arratsaldero, 18:00etatik 20:00etara. Landuko dira oinarrizko programen erabilera, testu edizioa, kalkulu orriak, aurkezpenak... Izena emateko deitu 650 50 58 99 telefonora.