Jaietako azken eguneko egitaraua: 8:00 Sokasalto gaupaseroa, txosna batzordeak antolatuta. 8:00 Izenbarikuak txaranga txosna batzordeak antolatuta. 8:30 Diana Arrasateko gaiteroekin. 9:00 Entzierroa. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan. 11:00 Etxafleroak Herriko plazatik. 11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira. 12:00 Eusko Labeleko produktuak dastatzea Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin, Herriko plazan. 18:00 Trakamatraka taldearen Matraka Culinary Center ikuskizuna, Biteri plazan. 19:00 Lore Gazteak taldearen dantza emanaldia, Seber Altube plazan. 20:00 Mikel Erentxun musikariaren kontzertua Herriko Plazan.
Ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean izango dira udalekuak. Itsasoa izango da aurten gai ardatza.
'Padre y soldado' filma (Frantzia, 2022). Zuzendaria: Mathieu Vadepied. Iraupena: 109 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Tourra Oñatitik pasatzen den aitzakiarekin, Txirrindularitzaren inguruko filatelia erakusketa antolatu du Zekak. Ekainaren 26tik uztailaren 2ra, 18:00etatik 2:00etara, kultura etxeko erakusketa gelan.