Hildako mendizale eskoriatzarren omenezko mendi martxa egingo dute ekainaren 18an, domeka. Izen-ematea egunean bertan egin ahalko da, 06:30ean, Herriko Plazan, 5 euroko prezioan. Ordubete beranduago, 07:30ean, abiatuko dira bertatik. 25 kilometroko ibilbidean Atxorrotx, Makatz-Gain, Mugarriluze eta Andarto tontorrak zeharkatuko dituzte.
Lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute eta izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 15, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.
Igeriketa, korrika eta bizikleta bateratuko dituzte gaztetxoek.
09:00etan, harrera eta gosaria 09:45ean, Salve errozieroa 10:00etan, erromesaldia Santa Teresa elizaraino 10:30ean, lore eskaintza 10:45ean, meza errozieroa 11:45esan, erromesaldia Arruena parkeraino 19:00etan, agurra
14,3 kilometrokoa. Izena emateko: Arrasate.eus edo 943-25 20 00.
Olarako jaien barruan, gaur: 10:30ean, haurrendako tailerrak natur eskolan 11:00etan, auzoko hildakoen aldeko meza 11:30ean, Oñatiko bandarekin kalejira Ondoren, bandaren kontzertua 12:30ean, euskal parrillada 13:00etan, herri kirolen erakustaldia: Lur Errekondo Vs Lierni Osa; Xabier Zaldua Vs Aratz Mugerza 16:30ean, mus txapelketa Olakua tabernan 17:00etan, Oñatz dantza taldeko gaztetxoen erakustaldia 18:30ean, trikitilari, erraldoi eta txorimaloak 19:30ean, bertso erakustaldia: Urko Arregi, Aitor Tatiegi, Lide Arregi, Urko Egaña. Gai jartzailea: Hidenao Dohino 22:00etan, jaien amaiera
Xalbadorpe elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatuta Bergara Musika Banda Elgetan izango da hilaren 18an. Kalejira egingo dute 11:00etan eta emanaldia 12:30ean Espaloia kafe antzokian.
Kartzela zaharraren 23. urteurrenaren harira antolatutako txapelketa: 16:00 Izen-ematea. 16:30 Txapelketa: 15 minutuko partidak.
Hortzmuga Teatroa konpainiak kontsumismoa, sortzen den hondakin kopuru handia eta itsasora egiten diren isurketak ikusaraztea helburu duen lana eskainiko du 7x7 Kultura Kalean ekimenaren baitan.
Ganbara Faktoriako Aequus Ensemble oskestak 'Equinox' izeneko emanaldia egingo du gaur. Sarrerak bost eurotan eros daitezke ohiko tokietan.
Aequus Ensemble taldearekin. Sarrerak salgai, udal webgunean eta Txokolateixan.
'Como Dios manda' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Paz Jimenez. Iraupena: 99 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro.
Hamar olio lan ipini ditu ikusgai, hilaren 18ra arte.
Udal artxiboan sailkatze lanetan diharduen boluntario taldeak beste hainbat herritarren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin erakusketa jarriko du zeramika gelan. Argazkiak, liburuxka berrien aurkezpena, informazio panel berriak, Elgetaren historia jasotzen duen liburua... izango dira ikusgai besteak beste. Ordutegia Ekainak 16, 18:00 - 20:00. Ekainak 17, 11:00 - 14:00. Ekainak 23, 18:00 - 20:00. Ekainak 24, 11:00 - 14:00. Ekainak 25 , 11:00 - 14:00.
Xalbadorpe elkartetik jakinarazi dute ekainaren 17an, 24an eta 25ean jaietako erretiratuen bazkarirako zein uztailaren 12ko Santoñara egitekoa duten irteerarako izena emateko aukera izango dela, 11:00etatik 13:00etara.