Corpus egunako ospakizunak gaur: 09:00etan, txistularien goiz-eresia 10:00etan, musika bandaren goiz-eresia 10:45ean, San Migel irudia parrokiara helduko da 11:00etan, meza nagusia Oñatz dantza taldek dantzariekin, parrokian Ondoren, prozesia herriko kaleetan zehar (euria eginez gero, parrokia barruan egingo dute) Ondoren, prozesioa bukatu ondoren, musika bandaren kontzertua udaletxe aurrean. Euria egiten badu, Zubikoa frontoian 18:15ean, Oñatz dantza taldearen emanaldia plazan txistulariak lagunduta 19:00etatik 20:30era, dantzaldia musika bandarekin parrokiako atarian (euria egiten badu bertan behera geldituko da)
Bosgarrenez egingo dute topaketa Goiena Classic Club elkarteak antolatuta. 09:30ean sartuko dituzte ibilgailuak Arruena parkera eta bi orduz ikusgai egon ostean, 11:30ean, irteera bat egingo dute inguruko errepideetatik. Beste ordubetez autoak ikusgai egon ostean, 13:30ean, opariak zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.
Corpu Cristi prozesioa egongo da meza ostean. Aurretik, 09:45ean, bisita berezia prozesioa barrutik ezagutzeko. Meza 11:00etan da San Migel parrokian.
Egitaraua: 11:00 Txistulari banda eta erraldoiekin diana. 12:30 Bergarako txistulari bandaren kontzertua. 15:00 Bazkaria. 17:00 Txirrindulari lasterketa: 86. San Antonio saria. Gipuzkoako banakako erlojupeko txapelketa (kadeteak).
Arantzazuko parketxeko ibilbide irisgarrian. Izena emateko: arantzazu@gipuzkoanatura.eus edo 943-78 28 94.
Erretiratuen Eguna ospatuko dute: 12:00 Meza nagusi. 12:30 Pilota partiduak. 14:00 Erretiratuen bazkaria. 16:00 Herri kirolak: Harri-jasotzen: Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta. Aizkoran: Ugaitz Mugertza eta Maika Aristegi.
Maijoku elkarteak antolatuta, mahai-joko arratsaldea egingo dute.
Las ocho montañas' filma (Italia, 2022). Zuzendaritza: Felix Van Groeniengen, Charlotte Vandermeersch. Iraupena: 147 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Folka eta musika modernoa oinarri dituen kanten sortzailea da Kataluniako abeslaria eta bosgarren diskoa aurkeztuko du: brasildar musikari eta iberiar folkloreari esker oneko albuma.
Hamar olio lan ipini ditu ikusgai, hilaren 18ra arte.