Udalak antolatutakoa: 12:00 Kuadrillen arteko XIII. olinpiadak zezen-plazan. 12:30-14:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin Espoloian. 14:30 Herri bazkaria San Martin plazan. 18:30 Bergara Hiria pilota txapelketaren finalak. 18:30 Gaztetxoentzako bigantxak zezen-plazan. 23:00-02:00 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin Espoloian. Xaxauk antolatutakoa: 20:00 Kontzertua: Laket taldea. 23:00 Kontzertuak: Dupla bikotea eta Yogurinha Borova. Eta ostean, Karaoke xaxautarra.
'Las buenas compañias' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Silvia Munt. Iraupena: 93 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
2015eko azaroaren 3an Paris-en eman zen atentatuaren inguruko filma. Zuzendaria: Cedric Jimenez. Iraupena: 106 min. Sarrera: 4€
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Maiatzaren 23tik 29ra bina orduko zazpi saio Elgetako KZgunean. Ordutegia izango da: 18:00-20:00. Gaia: Garraio publikoa mugikorrean eta planifikatu zure bidaia. Elgetako liburutegiak KZgunearekin lankidetzan antolatua. Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna: maiatzak 19.