Maiatzeko ekaineko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko; Donostiatik mezua jasotzen dutenek, gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Musika Astearen barruan Joserra Rodrigok rockaren ibilbideaz jardungo du.
Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta Brgs DJak Mitarte kalea girotuko du.
Errekaldeko auzoko jaiak dira asteburuan. Gaurko egitaraua, hauxe: 19:00etan, etxafuego jaurtiketa Segidan, txorimalo eta erraldoien konpartsa auzoko kaleetan 19:00etan, pintxo-potesa auzoan (Errekaldeko denda, Urbixa elkartea eta txosnagunea) 19:30ean, garagardo dastatzea (Urbixa elkartean eta txosnagunean) 21:00etan, kontzertuak: Rodeo, Herdoil, Sua eta Letagin
Iker Murillo egilea egongo da ekitaldian. Irekia.
'Mi crimen' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Francois Ozon. Iraupena: 103 minutu. Sarrera da bost euro.
Pezkao Teatro taldearen eskutik. Sarrerak, sei euro.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Jai batzordeak deituko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude zeramika gelan hilaren 23ra arte. Herritarrek online botoa emateko aukera dute hemen. Ezin da zeramika-gelan botorik eman. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da irabazlea. Jai Batzordeak maiatzaren 24an emango du aditzera kartel irabazlea zein den.